KANTUAREN KANTOIA euskal kantagileek eta kantazaleek elkar ezagutzeko gunea da. Ostegunero, lau asteko zikloan, Jonan Hernandez(*) kazetariak bideratuta, kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken… berri ezagutuko dugu.
Kantuaren kantoia berbaldi musikatua izango da: kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko zenbait kantu (berak sortuak zein inorenak), eta kanta horiek izango dira elkarrizketaren abiapuntu.
Urriak 29 osteguna, 20:00etan. ANARI
Azaroak 5 osteguna, 20:00etan. MIKEL URDANGARIN
Azaroak 12 osteguna, 20:00etan. TXUMA MURUGARREN
Azaroak 19 osteguna, 20:00etan. PETTI
(*) Jonan Hernandez. Durangon jaioa, kazetaria da. Martxoak 31 musika taldeko partaide izandakoa eta kazetaritzan hainbat komunikabidetan aritutakoa: ERAZ astekarian zuzendari, Radio Euskadin, KMON Kultur aldizkarian, e.a.
Berbaldia zuzenean emitituko dugu gure blogean: www.plateruena.net/bloga