Urria, 2009ko ikuskizunak

Urriak 31, Larunbata

POESIA IRAKURTALDIA:

XABIER LETE
EGUNSENTIAREN ESKU IZOZTUAK liburuko poesia irakurtaldi berezia

xabier-lete.jpgJOXEAN GOIKOETXEA: Tarte MusikalakXabier Letek, gure poesigintza eta kantagintzan baitezpadako erreferente (hemezortzi disko denetara eta bost poesia liburu argitaraturik, lehenengoa 1968an), 15 urte poesiarik argitaratu gabe egon ondoren lehengo neguan “Egunsentiaren esku izoztuak” poema liburua plazaratu zuen. Bertan azken urteetako bizi-esperientziak gogoetatu ditu, iragan ederrarekiko miresmenea, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz berak ondu ohi duen goi mailako poetikan; zalantzarik gabe, bere poesigintzan mugarri den liburua. Xabier Leteren aurreneko aldia da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; ekitaldia, beraz, bertako zenbait poemaren irakurraldi intentso, indartsu eta sentituaz gozatzeko aukera errepikaezina da. Joxan Goikoetxeak tarte musikalekin lagunduko dio.

 

 

20:00etan. Sarrera: 5 €
- OHARRA: Ekitaldian publiko osoa eserita egongo da.

Urriak 30, Ostirala

KONTZERTUA:

THE HOT WOK
+ DJ PARRUCHO (ORTOPHONK)

22:00etan. Sarrera: 6-8 €
-Aurresalmenta: PLATERUENA

Urriak 29, Osteguna

BERBALDI MUSIKATUA:

KANTUAREN KANTOIA
Gonbidatua: ANARI

bide-huts-web.jpgKANTUAREN KANTOIA euskal kantagileek eta kantazaleek elkar ezagutzeko gunea da. Ostegunero, lau asteko zikloan, Jonan Hernandez(*) kazetariak bideratuta, kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken… berri ezagutuko dugu.
Kantuaren kantoia berbaldi musikatua izango da: kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko zenbait kantu (berak sortuak zein inorenak), eta kanta horiek izango dira elkarrizketaren abiapuntu.

Urriak 29 osteguna, 20:00etan. ANARI
Azaroak 5 osteguna, 20:00etan. MIKEL URDANGARIN
Azaroak 12 osteguna, 20:00etan. TXUMA MURUGARREN
Azaroak 19 osteguna, 20:00etan. PETTI

(*) Jonan Hernandez. Durangon jaioa, kazetaria da. Martxoak 31 musika taldeko partaide izandakoa eta  kazetaritzan hainbat komunikabidetan aritutakoa: ERAZ astekarian zuzendari, Radio Euskadin, KMON Kultur aldizkarian, e.a.

BERRIA egunkarian argitaratua: http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-10-28/040/006/Kantuaren_muinean.htm

20:00etan. Sarrera doan.

Urriak 24, Larunbata

DANTZALDI ERROMERIA:

DANTZALDI IBILTARIA 2009
AIKO TALDEA

19:00etan. Sarrera doan.
- Antolatzailea: AIKO taldea.

Urriak 23, Ostirala

OROIMEN EKITALDIA:

AGURRIK GABEAK - Muertos y Olvidados
Borrokalari anifaxistei II. omenaldia

agurrik-gabeak-20009-web.jpg EGITARAUA:
20:00etan Aurreskua eta lore-eskaintza Tximinia-ondoan
20:15etan Ekitaldiaren aurkezpena Plateruenean
20:30etan “Durango, oroimenaren gogoan” dokumentala Plateruenean
21:30etan Fermin Balentziaren kantaldia Plateruenean

http://www.durango1936.org

20:00etan. Sarrera doan.
-Antolatzailea: DURANGO 1936 ELKARTEA

Urriak 15, Osteguna

FILM DOKUMENTALA:

WALKING ON WATER: Bi surflari, amets bat.
"Atzerritarrak" eta "Noah´s Arc" egin zutenen eskutik

20:00etan. Sarrera doan.
Dokumentala ingelesez, euskarazko azpitituloekin

Urriak 9, Ostirala

VI. GAU ELEKTRONIKOA:

DJ SERGIO VEGA (Txitxarro) + DJ KHRIS RIOS (Malape)
+ Etxeko DJak: Ruben Kostas & Iker Undersonund

plateruena-vigau-elektronikoa-web.jpg

22:00etan. Sarrera: 5 € (3 € Flyer-arekin)

Urriak 6, Asteartea

DANTZA TAILERRA:

DANTZALDI IBILTARIA
Dantza tailerraren lehen eguna

dantza-ibiltaria-web.jpgUrriaren 6tik hasita, asteartero 19:30etatik 21:00etara.
90 € IKASTURTE OSOA. PLAZA MUGATUAK
Informazioa + izen ematea: http://www.aikotaldea.com edo 646.336.147

19:30etan.
- AIKO TALDEA

Urriak 3, Larunbata

KONTZERTUA:

ESTAMPIDA (Arg)
+ SHINOVA + BONUS TRACK

22:00etan. Sarrera doan.