Maiatzak 16, Ostirala

KONTZERTUA:

NAPALM DEATH + SUFFOCATION
+ WARBRINGER

20:30etan. Sarrera: 25-28 €
-Aurresalmenta: Durango PLATERUENA, Santander WOODSTOOK eta Bilbao ARISE, ZERUA taberna.

6 iruzkin daude:

  1. Alain -(e)k esan du:

    Aupa!

    Atzoko kontzertuan aitu nuen sarrera asko saltzen ari direla eta agian agortzeko arriskua daola, ba al dao modurik sarrerak gordetzeko, ze giputxilandia aldean ez dakazue salmenta gunerik!

    aioo

  2. PLATERUENA -(e)k esan du:

    EZ DAGO SARRERAK AGORTZEKO ARRISKURIK. TAKILAN NAHI BESTE SARRERA ESKURAGAI IZANGO DUZUE, SEGURU.
    Eskerrik asko.

  3. Aitor -(e)k esan du:

    Nola agortuko dira ba, urtebete ez da Napalm plateruenan egon zenetik eta sarrerek 15€ balio zuten. Gutxigatik prezioa bikoiztu ez denean.
    Laister hipoteka eskatu beharko dugu zarata pixka bat entzun ahal izateko.

  4. Plateruena -(e)k esan du:

    Nazioarteko kontzertu gehienentsuetan lez, oraingo honetan ere kontzertuaren promotoreak jartzen du sarreraren prezioa, bera bait da kontzertua antolatzen duena.
    Eskerrik asko,

    PLATERUENA

  5. Alain -(e)k esan du:

    Milesker informazioagatik, lasaiago gelditzen naiz ordun jeje.

    Ba bai egia esanda sarrera garestitxo, 20 eta 25 euro bitartean egon beharko litzateke baino bueno gauzak horrela dia eta.

    aio!

  6. aitzol -(e)k esan du:

    suffo ta napalm kontzertu banatan egin ezkero 20na euro izango zen broma gutxienez, biak batean ikusteagatik 25-28€ pagatzea ez da plan txarra, halere garestitxo egungo poltsiko xume batentzako.

Zure iruzkina utzi nahi duzu?