Maiatza 4ko ikuskizunak

Maiatzak 4, Ostirala

KONTZERTUA:

HOWE GELB & ´SNO ANGEL
+ JIM TNT (EH)

howe-gelb.jpg“SNO ANGEL LIKE YOU” da Howe Gelb estatubatuarraren disko berria. Country Folk eta Americana doinuak lantzen ditu. Disko honetan VOICES OF PRAISE gospel abesbatzaren laguntza izan du eta zuzenekoan ere gurean izango dira Arizonako musikari handiarekin batera. Aurretik, DANBAKA leihaketako bakarlari sailean irabazle suertatu zen JIM TNT arrasatearra izango dugu, blues, country zein rock doinuak jorratuz.

22:00etan. Sarrera, A: 12 T: 15 euro
-Aurresalmenta: Plateruena eta www.ticktackticket.com