Urtarrilak 26, Ostirala
KONTZERTUA:
OLIBA GORRIAK
+ BANDA BATXOKI + MOSSIN NAGANT
2 urte zuzeneko emanaldirik emon gabe egon ostean, berriro ere erasoan dator Oliba Gorriak, jaia , martxa eta borroka uztartuko diren gau honetan. Itzuleraren eta “Bake Faltsuari Hagin Zorrotza! 07″ birako lehen kontzertuko lekuko izango da beraz Plateruena Kafe Antzokia.
22:00etan. Sarrera doan.
Urtarrilak 20, Larunbata
KONTZERTUA:
LOR + SARKOR
Irudi eta soinu grabaketa.
“Bakoitzari berea” diskoa duela urtebete kaleratu zutenetik, geratu gabe aritu da Elorrioko LOR taldea zuzenekoak eskaintzen. Biraren azken kontzertuetako bat gurean egingo dute. Ez galdu aukera!
22:00etan. Sarrera: 7 euro.
-Aurresalmenta: PLATERUENA
Urtarrilak 19, Ostirala
KONTZERTUA:
ALBERTUCHO + DR. SAPO
“Lunas de mala lengua” du izena Albertuchoren (Sevilla 1983) azken lanak. Rock-etik abiatuta, flamenkoa zein bestelako estilo desberdinek bat egite dute bere musikan. Hitzei dagokionez, barren-barrenetik sortutako testuak zintzoak dira; zalantzarik gabe XXI. mendeko poeta urbanoa dugu Albertucho.
- SARRERAK ERRESERBATZEKO: kultura@plateruena.net (Idatzi izen abizenak eta sarrera kopurua)
22:00etan. Sarrera; A: 10 T: 12 €
-Aurresalmenta: PLATERUENA
Urtarrilak 18, Osteguna
Musipoema emanaldia:
“HIRI GORAZARRE”
Juan Ramon Makuso
Juan Ramon Makuso idazleak bere azken poesia liburuko “HIRI GORAZARRE” pasarteak irakurriko ditu, zuzeneko musika eta irudien proiekzioez lagunduta.
20:00etan. Sarrera doan.
Urtarrilak 12, Ostirala
KONTZERTUA:
MPB + INSOLVENTES
“Paremos la makina” da durangoko MPB taldearen azken lana eta Euskal herrian, Espainian zein Portugalen zehar egindako birari bukaera emango diote kontzertu honekin.
22:00etan. Sarrera: 4 euro.
-Aurresalmenta: PLATERUENA
Urtarrilak 5, Ostirala
KONTZERTUA:
RUPER ORDORIKA
“Memoriaren mapan” du izena Ruper Ordorikaren azkenengo lanak. Ruperrenak dira doinuak eta hitzak Joseba Sarrionandiarenak. Zuzenean, Jon Piris kontrabaxu-jolea izango du lagun, taularatze hurbileko eta biluzian, erronka zintzoa bezain bizigarria bereganatzen duelarik.
OHARRA: Kontzertua jesarrita ikus-entzutekoa izango da aforo mugatuarekin.
-Sarrerak erreserbatzeko: kultura@plateruena.net
Jarri zure izen abizenak eta sarrera kopurua ostiral arratsaldeko 5ak baino lehen. Sarrerak takilan izango dituzu 21:00etatik aurrera.
22:00etan. Sarrera, jesarrita: 10 euro (Aforo mugatua)
-Aurresalmenta: PLATERUENA