Abenduak 8, Ostirala
KONTZERTUA:
MOKAUA
MUSIKA & IRUDIAK
MOKAUA taldeak eta LOGELA MULTIMEDIAk 2007an antzokietan eskainiko dutenaren aurkezpen berezia izango da, agerraldi bitxi batean eta ezohiko orduan. Zuzenean musika eta irudiak nahastuko dira.
Formazioa: Ander (Ahotsa eta sekuentziak), Gorka (Kitarra), Karlos (Baxua) eta Imanol (Video Jokey).
01:30etan. Sarrera doan.
Info: www.logela.org
Abenduak 8, Ostirala
KONTZERTUA:
KEPA JUNKERA
Irailean Getxoko Folk jaialdian aurkeztu eta New York, Varsovia, Txile zein Argentinan zehar aurkezten aritu ostean, Europako World Music zerrendetan bigarren tokian kokatzea lortu duen “HIRI” disko zoragarria erakutsiko digu KEPA JUNKERAk.
22:30etan. Sarrera: 10 euro.
Abenduak 8, Ostirala
POESIA & MUSIKA:
ZIEGATIK… EUSKAL HERRIRA
Kartzelako Poemak
Euskal herriko idazle eta musikari desberdinek, euskal preso politikoek idatzitako poemak irakurri eta musikatuko dituzte.
12:00etan. Sarrera doan.