Abendua 6ko ikuskizunak

Abenduak 6, Asteazkena

KONTZERTUA:

KEROBIA + STUPENDA JONES
+ SEX AEQUO GAUA

kerobia web.jpgIruñeako KEROBIA taldeak “Rose Ecargot” (GOR 2006) lan txundigarria grabatu ostean, zuzenean defendatzeko tenorea heldu zaio. Horixe egingo du Olaztiko STUPENDA JONES taldearekin batera. Azken hauek, Brigada Crimina taldearekin partekatuta argitaratu zuten estreineko diskoa eta oraingo hau, “Etorkizuna lehertuz” (GOR 2006), oso-osorik beraintzat izan da eta rock eskandinabiar usaia dario.
Gaua borobiltzeko, NABARRA eta GAZTETXULO aldizkarien ekimenez “SEX AEQUO JAIA” izango da kontzertuaren ostean,  Selektah Sound System, Aritz Sound System eta DZ-rekin.

22:30etan. Sarrera, A: 6 € T: 8 €

Abenduak 6, Asteazkena

BERTSO SAIOA:

UNAI ITURRIAGA + JON MAIA + SUSTRAI COLINA
Saio librea.

berria bertso saioa web.jpg

14:00etan. Sarrera doan.
Antolatzailea: BERRIA

Abenduak 6, Asteazkena

ERAKUSKETA - IKUSKIZUNA:

ATONDU, XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA
Ane Albisu

atondu web.jpgAne Albisu Iriartek “Atondu, XXI. menderako proposamena” liburua idatzi du, eta liburuaren oinarrian dagoen lanaren berri emango du Durangoko Kriskitin Dantza taldearen laguntzarekin. Anek Dantza taldeari eginiko jantzi desberdinak erakutsiko dira.

13:00etan. Sarrera doan.