Abenduak 30, Larunbata
BERTSO SAIOA:
MAIALEN LUJANBIO
JON MAIA
ANGEL MARI PEÑAGARIKANO
XABIER PAYA
22:00etan. Sarrera : 8 euro.
Aurresalmenta: PLATERUENA (Berbaroko bazkideek eta Plateruen lagunek 5 euro)
Abenduak 30, Larunbata
BERTSO SAIOA:
MAIALEN LUJANBIO
JON MAIA
ANGEL MARI PEÑAGARIKANO
XABIER PAYA
22:00etan. Sarrera : 8 euro.
Aurresalmenta: PLATERUENA (Berbaroko bazkideek eta Plateruen lagunek 5 euro)
Abenduak 29, Ostirala
KONTZERTUA:
2002ko urtarrilean azken kontzertua eman zuen LISABÖk Bartzelonako Garatgen. Luze da ordutik hona baina irundarrak ez dira geldirik egon eta hauen urrats berriak EZLEKUAK izeneko disko berrian eta Plateruenean ikusi eta entzun ahal izango dira. Aurrez, ANARIk “Zebra” diskoa aurkeztuko du.
22:00etan. Sarrera: 10 euro.
Aurresalmenta: PLATERUENA
Abenduak 28, Osteguna
KONTZERTUA:
“DANA” iazko urtean argitaratu ostean, bere kantutegi zabaleko alerik ederrenak eskainiko dizkigu Mikel Urdangarin kantuegile zornotzarrak.
22:00etan. Sarrera, A: 8 € T: 10 €
Aurresalmenta: PLATERUENA
Abenduak 22, Ostirala
KONTZERTUA:
Musika elektronikoa, dantzarako erritmoak, dance rock… Hori eta gehiago eskaintzen dute beraien unerik gozoenean aurkitzen diren bi taldeok. DELOREAN Zarauztarrek “Into the Plateau” eta STANDARD getxoztarrek “3.000 v-40.000 w” azken lanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren.
22:00etan. Sarrera, A: 10 T: 12 euro
Aurresalmenta: Plateruena (DURANGO) eta Power Records (BILBO)
Abenduak 21, Osteguna
MASTER CLASS:
Jose Bruno baterijoleak (Fito Y Fitipaldis, e.a.) “Baterías y Canciones” liburua argitaratu du eta hura aurkezteaz gain, bateria Master-class bat eskainiko du.
20:30etan. Sarrera doan.
Antolatzaileak: TXIRULA eta YAMAHA
Abenduak 16, Larunbata
KONTZERTUA:
Bost urteko geldialdiaren ostean, “TERAPIA” lan berria (Bonberenea ekintzak 2006) aurkeztuko du zarauzko ANESTESIA laukoteak. Aurrez, BIOK taldearen doinu bortitza. Egurre!
22:00etan. Sarrera: 5 euro.
-Aurresalmenta: PLATERUENA
Abenduak 15, Ostirala
KONTZERTUA:
IDEIAK BULTZATUZ JAIA
NO HUMANO + BIOTERROR + ADE+FLOW
Ideiak Bultzatuz zigilu berriaren aurkezpen jaia. Goian aipatu taldeok zigiluarekin argitartutako lan berriak aurkeztuko dituzte.
22:00etan. Sarrera + CD
Aurresalmenta: PLATERUENA
Abenduak 10, Igandea
Abenduak 10, Igandea
SARI BANAKETA:
DURANGOKO V. HERRI LASTERKETA
Joseba Jakaren oroimenezko Herri Lasterketa
13:00etan. Sarrera doan.
Antolatzailea: BERRIA
Abenduak 10, Igandea
Abenduak 9, Larunbata
KONTZERTUA:
TXUMA MURUGARREN + PETTI + RAFA RUEDA
Euskal musikagintzak azken urteotan eman duen uzta oparoenaren tartean kokatu genitzake hiru musikariok. Hara non, hiruak bat egin eta “HAUXE” (Hotsak 2006) oparitu diguten.
22:30etan. Sarrera, A: 6 € T: 8 €
Abenduak 9, Larunbata
DANTZA IKUSKIZUNA:
Parte hartuko duten dantza taldeak:
- Murtziako Villa de Alhama
- Landetako Groupe Folklorique Lous Cadetouns
- Soraluzeko Galtza Gorriak
- Durangoko Txiri-Txiri eta Kriskitin
14:00etan. Sarrera doan
Antolatzailea: KRISKITIN Dantza Taldea
Abenduak 8, Ostirala
KONTZERTUA:
MOKAUA
MUSIKA & IRUDIAK
MOKAUA taldeak eta LOGELA MULTIMEDIAk 2007an antzokietan eskainiko dutenaren aurkezpen berezia izango da, agerraldi bitxi batean eta ezohiko orduan. Zuzenean musika eta irudiak nahastuko dira.
Formazioa: Ander (Ahotsa eta sekuentziak), Gorka (Kitarra), Karlos (Baxua) eta Imanol (Video Jokey).
01:30etan. Sarrera doan.
Info: www.logela.org
Abenduak 8, Ostirala
KONTZERTUA:
Irailean Getxoko Folk jaialdian aurkeztu eta New York, Varsovia, Txile zein Argentinan zehar aurkezten aritu ostean, Europako World Music zerrendetan bigarren tokian kokatzea lortu duen “HIRI” disko zoragarria erakutsiko digu KEPA JUNKERAk.
22:30etan. Sarrera: 10 euro.
Abenduak 8, Ostirala
POESIA & MUSIKA:
ZIEGATIK… EUSKAL HERRIRA
Kartzelako Poemak
Euskal herriko idazle eta musikari desberdinek, euskal preso politikoek idatzitako poemak irakurri eta musikatuko dituzte.
12:00etan. Sarrera doan.
Abenduak 7, Osteguna
KONTZERTUA:
PATA NEGRA
+ KARIDADEKO BENTA
Rafael eta Raimundo Amador anaien PATA NEGRA talde mitikoa eskenatokietara bueltatu da urte askoren ondoren, Raimundo gabe orain, eta KARIDADEKO BENTA talde euskaldunarekin batera GEREDIAGA elkarteak antolatutako kultura arteko kontzertuan parte hartuko du.
21:30etan. Sarrera, A: 15 € T: 17 €
Antolatzailea. GEREDIAGA ELKARTEA
Abenduak 6, Asteazkena
KONTZERTUA:
KEROBIA + STUPENDA JONES
+ SEX AEQUO GAUA
Iruñeako KEROBIA taldeak “Rose Ecargot” (GOR 2006) lan txundigarria grabatu ostean, zuzenean defendatzeko tenorea heldu zaio. Horixe egingo du Olaztiko STUPENDA JONES taldearekin batera. Azken hauek, Brigada Crimina taldearekin partekatuta argitaratu zuten estreineko diskoa eta oraingo hau, “Etorkizuna lehertuz” (GOR 2006), oso-osorik beraintzat izan da eta rock eskandinabiar usaia dario.
Gaua borobiltzeko, NABARRA eta GAZTETXULO aldizkarien ekimenez “SEX AEQUO JAIA” izango da kontzertuaren ostean, Selektah Sound System, Aritz Sound System eta DZ-rekin.
22:30etan. Sarrera, A: 6 € T: 8 €
Abenduak 6, Asteazkena
BERTSO SAIOA:
UNAI ITURRIAGA + JON MAIA + SUSTRAI COLINA
Saio librea.
14:00etan. Sarrera doan.
Antolatzailea: BERRIA
Abenduak 6, Asteazkena
ERAKUSKETA - IKUSKIZUNA:
ATONDU, XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA
Ane Albisu
Ane Albisu Iriartek “Atondu, XXI. menderako proposamena” liburua idatzi du, eta liburuaren oinarrian dagoen lanaren berri emango du Durangoko Kriskitin Dantza taldearen laguntzarekin. Anek Dantza taldeari eginiko jantzi desberdinak erakutsiko dira.
13:00etan. Sarrera doan.
Abenduak 5, Asteartea
KONTZERTUA:
KEIKE talde ondarrutarrak “Beldurra, mina, argia” (Oihuka 2006) diskoa aurkeztuko du, bigarrena bere ibilbidean. NORTON KLUB taldeak ere “KLUB-a” (Barne records 2006) izeneko bere bigarrena erakutsiko du.
22:30etan. Sarrera: 6 euro.
Abenduak 2, Larunbata
KONTZERTUA:
NEUBAT + SHARON STONER + IZAERA
“Stereosaurus” (Matasellos 2006) da NEUBAT talde gasteiztarraren disko berria eta berau aurkeztuko digute. Beste horrenbeste egingo dute SHARON STONER oñatiarrek “3000 bira” (Hotsak 2006)-rekin eta IZAERA irundarrek “Denbora_kaos” (Psilocibina 2006) diskekin. Stoner doinuak, rock pisutzua, indartsua,…
22:00etan. Sarrera, A. 6 € T: 8 €
Abenduak 1, Ostirala
KONTZERTUA:
BABEL MUSIK JAIA
POG MO THON + HARROBI + AXULAR + GOZATEGI + TXATO PLATO
BABEL MUSIK zigilu berriaren aurkezpen jaia. Arratsalde partetik kafe kontzertuak, bideoklip proiekzioak, diska sorten zozketak, taldeak zuzenean ezagutzeko aukera (POG MO THON. HARROBI, AXULAR, TXATOPLATO, GOZATEGI, LUHARTZ…) eta kontzertuak!
HARROBIren pop goxoa, GOZATEGIren trikitixa bizkorra. TXATOPLATOren punk bihurrikeriak, POG MO THONen rock indartsua eta AXULARen beat etnikoa.
Etorri eta musikaz bete mundua!
18:00etan. Doako sarrera.