Azaroak 10, Ostirala
KONTZERTUA:
GARI “Basikoa”
+ MAHASTER RIVER
Bere azken lana, “O-tik”, formatu handian Euskal Herri osoan zehar zuzenenan aurkeztu ondoren, hurrengo urtean disko berria kaleratzeko asmoa du GARI musikari ezagunak. Bitartean, pare bat kontzertu “Basiko” eskainiko ditu, tartean gurea, era akustikoan (kitarrak eta baxua) jorratutako errepertorioarekin eta Batiz gitarjole ospetsua (Fitoy Fitipaldis, e.a.) eta Alberto Bosch baxujolea (Lau Behi, e.a.) alboan dituela. Aurretik Bergarako MAHASTER RIVER taldeak “Irtenbiderik gabeko autobideak” (Hotsak 2006),bere lehen diskoa aurkeztuko du.
22:00etan. Sarrera: 10 euro.
Aurresalmenta: Plateruena













Azaroak 1, Asteazkena (12:25 am)
“Basikoa” horrek zer esan nahi du?
Azaroak 1, Asteazkena (3:52 pm)
Esan nahi du: GARI ahotsa eta kitarra, BATIZ kitarra akustikoa eta elektrikoa eta BAXUJOLEA (ez dut bere izena gogoratzen) basiko edo akustikoan teklatu eta bateriarik gabe.
Azaroak 7, Asteartea (5:51 pm)
Gari eta Batizekin arituko den baxujolea Alberto Bosch da, LAU BEHI taldean aritutakoa. Publiko aurrean lehen aldiz joko dute elkarrekin hiru musikari handi hauek.
Azaroak 8, Asteazkena (8:08 pm)
AUPA GARI MAN RASTAMAN!!!