Azaroa, 2006ko ikuskizunak

Azaroak 30, Osteguna

KONTZERTUA:

DESTRUCTION (Alemania)
+ LEGEN BELTZA

destruction weberako.jpgUrteen poderioz Europako trash talderik garrantzitsuenetakoa bihurtu da DESTRUCTION talde alemaniarra. AEBn burututako bira arrakastatsuaren ostean Europan barna arituko dira, tartean gurean. 

21:30etan. Sarrera, A: 20 T: 23 euro.
Aurresalmenta: BILBO (Arise, Metal Attack), DONOSTIA (Donosti Rock) eta DURANGO (Plateruena).

Azaroak 29, Asteazkena

KONTZERTUA:

RAMALLAH
+ DEATH BEFORE DISHONOR + AD + DEVON

ramallah web.jpgBLOOD FOR BLOOD talde mitikoaren liderra izandako White Trass Rob-en banda berria da RAMALLAH. Hauekin batera Bostongo (AEB) DEATH BEFORE DISHONOR (beatdown) eta Euskal Herriko AD eta DEVON.

20:30etan. Sarrera: 12 euro

Azaroak 26, Igandea

UMEENTZAKO ANTZERKIA:

ZIRIKA ZIRKUS

Zirika Zirkus web.jpgMalabareak, musika, oreka jolasak, magia, akrobazia, abestiak, klown,…  Hau guztia ordubeteko ikuskizunean non haurren parte hartzea ezinbestekoa den.

17:00etan. Sarrera: 3 euro.

Azaroak 25, Larunbata

KONTZERTUA:

ESPERS
+ EDITH FROST

espers web.jpgKutsu psikodelikodun folk berritzailea egiten du Pensylvaniako (AEB) ESPERS taldeak. Beraien lan berria,  ”Espers”(Drag City 2006), aurekztuko dute. Aurretik EDITH FROST izango da taulagainean.

22:00etan. Sarrera; A: 10 T:12 euro.
-AURRESALMENTA: BILBO (BBK eta Power) eta DURANGO (Plateruena)

Azaroak 24, Ostirala

KONTZERTUA:

MACARRADA
+ MALA REPUTACION (Asturies)

macarrada web.jpg“Mundialmente conocidos” beraien azken lana erakutsiko du aurekezpenik behar ez duen MACARRADA bilbotar punk taldeak. Beraiekin batera MALA REPUTACION asturiarrek joko dute. 

22:00etan. Sarrera, A:7 T:9 euro

Azaroak 22, Asteazkena

IKUSKIZUNA:

GRIOT
Jon Arretxe

Griot web.jpgArgazkiak, ilustrazioak, irakurketak, musika eta dantzak konbinatzen dituen ikuskizun honen bitartez, Afrika beltzeko gaur egungo errealitatearen isla eskaini nahi da. Hari gidaria Jon Arretxe idazle eta bidaiariaren liburua da: “Griot”.

20:00etan. Sarrera doan.

Azaroak 18, Larunbata

KONTZERTUA:

VANTROI + GERMENES + DISTURBIO + HIRURKO

cartel_marianao web.jpg“Marianao Cuba” musika eskolaren aldeko kontzertua. Lau taldek parte hartuko dute punk doinuak nagusi izango diren kontzertuan, VANTROI Mexikotik, GERMENES Sevillatik, HIRURKO Madrildik eta DISTURBIO Euskal Herritik.

21:00etan. Sarrera, A: 10 T: 12 euro.
Aurresalmenta: DURANGO (Plateruena) eta GASTEIZ (Disco Laser-Dendaraba)

Azaroak 17, Ostirala

KONTZERTUA:

SICK OF IT ALL
+ WALLS OF JERICHO + ANAL HARD

soiaposter weberako.jpgEASTPAK ROCKZONE TOUR
NYHC-aren erregeek 20 urte bete dituzte oholtza gainean eta opari gisa “Death to tyrants” disko berria kaleratu dute aurtengo udan. Arkezpenik behar ez duen taldea da SICK OF IT ALL, baina zerbait azpimarratzekotan, zuzenekoetan erakusten duten grina eta indarra aipatuko ditugu. Aurretik WALLS OF JERICHO taldea estatubatuarrak eta ANAL HARD kataluindarrek joko dute. Ez bazatoz… damutuko zara!

22:00etan. Sarrera, A: 17 T: 20 euro
Aurresalmenta: BILBO (Power records, Gothic Zone, Muga Taberna), DONOSTIA (Donosti Rock), EIBAR (Katu-Kale taberna), ELORRIO (Parra taberna), BERRIZ (Guzur taberna) eta DURANGO (Plateruena)

Azaroak 16, Osteguna

KONTZERTUA:

ASIER SERRANO
+ MATIAS POZO (Argentinar kantu egilea)

serrano weberako.jpgMikel Gorosabel “Norton”-ekin batera LORELEI taldean aritu zen abeslari bezala Asier Serrano idazle eta musikari eibartarra. Ondoren, bakarka, hiru disko argitaratu ditu eta hain zuzen disko horietan bildutako kantuak eskainiko dizkigu talde osoaren (Bateria+baxua+kitarra+tronpeta) laguntzarekin. Aurretik, Matías Pozo abeslari argentinarrak, gitarraren laguntza soilarekin, orduerdi inguruko saioan bere kantutegiko alerik ederrenak eskainiko du.

22:00etan. Sarrera doan.

Azaroak 10, Ostirala

KONTZERTUA:

GARI “Basikoa”
+ MAHASTER RIVER

gari web.jpgBere azken lana, “O-tik”, formatu handian Euskal Herri osoan zehar zuzenenan aurkeztu ondoren, hurrengo urtean disko berria kaleratzeko asmoa du GARI musikari ezagunak. Bitartean, pare bat kontzertu “Basiko” eskainiko ditu, tartean gurea, era akustikoan (kitarrak eta baxua) jorratutako errepertorioarekin eta Batiz gitarjole ospetsua (Fitoy Fitipaldis, e.a.) eta Alberto Bosch baxujolea (Lau Behi, e.a.) alboan dituela. Aurretik Bergarako MAHASTER RIVER taldeak “Irtenbiderik gabeko autobideak” (Hotsak 2006),bere lehen diskoa aurkeztuko du.

22:00etan. Sarrera: 10 euro.
Aurresalmenta: Plateruena

Azaroak 4, Larunbata

KONTZERTUA:

SAMIAM + THE DRAFT (Hot Water Music)
+ SIMCA

samian weberako.gif Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ostean, “Whatever´s got you down” lan berria aurkeztuko du SAMIAM talde kaliforniarrak. Hauekin batera, Hot Water Music taldeko bi herenek osatzn duten THE DRAFT taldeak ere disko berria aurkeztuko du: “In a million pieces”. Gaua zabaltzen SIMCA talde bilbotarra.

22:00etan. Sarrera: 15 euro.
Aurresalmenta: Plateruena

Azaroak 2, Osteguna

KONTZERTUA:

LE FOU (BCN)
+ NAPOKA IRIA

le fou web1.jpg Bartzelonako LE FOU taldeak bere estraineko lana, “Vértigo”, aurekztuko du: indie, punk, pop zein musika elektronikoaren edozein gorpuzkera. Beraiekin batera, NAPOKA IRIA bikotea.

22:00etan. Sarrera doan.