Urriak 29, Igandea
UMEENTZAKO ANTZERKIA:
TXAN MAGOA
Magia ikuskizuna
Euskal herriko magorik ezagunenak hamaika magia joko eta truko liluragarri eskainiko du.
17:00etan. Sarrera: 3 euro.
Urriak 29, Igandea
UMEENTZAKO ANTZERKIA:
TXAN MAGOA
Magia ikuskizuna
Euskal herriko magorik ezagunenak hamaika magia joko eta truko liluragarri eskainiko du.
17:00etan. Sarrera: 3 euro.
Urriak 28, Larunbata
IKUSKIZUNA:
IKUSKIZUN BEREZIA
PLATERUENAREN II. URTEURRENA
2004ko urriaren 28an zabaldu zen Durangoko Kafe Antzokia eta horregatik, Plateruenaren II. urteurrena ospatzeko, musika, dantza, berba eta irudiak bilduko dituen ikuskizun berezia erakutsiko da, gonbidatu bereziekin eta lagunartean gozatzeko. Danok zagoze gonbidatuta!
20:00etan. Sarrera doan.
Urriak 28, Larunbata
BAZKARI HERRIKOIA:
PLATERUEN BAZKARIA
PLATERUENAREN II. URTEURRENA
14:30etan. Bazkari Txartela: 20 euro.
Plateruen lagunek eta Berbaro elkarteko bazkideek: 15 euro.
Urriak 27, Ostirala
KONTZERTUA:
FISHBONE (AEB)
+ WOLFUNKIND (FR)
Angelo Moorek (ahotsa) eta Norwood Fisherrek (Baxua) gidatutako FISHBONE taldeak, 6 urte estudioko lanik atera gabe egon ondoren, “Still Stuck In Your Throat” lan berria aurkeztuko du. Ska-Funk azkarra metala, reggae eta Angeloren soul-gospel ahotsarekin nahasten dute. 8 musikariz osatutako taldeak, tartean Rocky Georges (Suicidal Tendences), azken 15 urteotako zuzeneko onenetariko bat dutela erakustera datoz.
22:00etan. Sarrera, A:14 T:16 euro.
AURRESALMENTA: BILBON (Power, Muga, Gatazka denda eta Brixton) eta DURANGON (Plateruena)
Urriak 26, Osteguna
ZINE PROIEKZIOA:
Eskainiko diren film laburren zerrenda:
-”Ni errege”. Khuruts Begoña (Bermeo).
-”Garai berriak, garai basatiak”. Iban Gorriti (Durango).
-”Me robaste un invierno”. Iban Gorriti (Durango).
-”Madres”. Julen Orbegozo (Durango).
-”La nieve de tus manos”. Iban Gonzalez (Iurreta).
-”Where are my friends?” Bideoklipa-Against the Bombardiers. Iban Gonzalez (Iurreta).
-”Malkoa”. Patxi Hermoso (Abadiño).
20:00etan. Sarrera doan.
Urriak 20, Ostirala
KONTZERTUA:
JOSEBA TAPIA
REAL POLITIK diskoaren aurkezpena
Bakarkako bere laugarren lana da “Real Politik”. Esateko eta musikatzeko modu berriak eragiten ditu munduak eta badago zer kantatu eta horretan txertatu du bere soinua eta ahotsa Joseba Tapiak.
22:00etan. Sarrera: 6 euro.
Urriak 19, Osteguna
KONTZERTUA:
HARLAN T. BOBO
USA Country Soul Rock
Viva L´American Death Ray Music taldeko baxujolea dugu Harlan T. Bobo (Menphis-AEB). Bere bakarkako lehen diskoa, “Too Much Love”, aurkeztuko du: Kutsu elekrikodun country -soul zintzo eta sentibera.
22:00etan. Sarrera doan.