Iraila, 2006ko ikuskizunak

Irailak 30, Larunbata

KONTZERTUA:

PUNK-O-MATIX (Alemania) + EZINEAN + LEIHOTIKAN
Hardcore Melodikoaren Jaialdia

Ezinean web.jpgAlemaniako PUNK-O-MATIX (melicore punk) taldearekin batera, Euskal Herrian 10 urtetik gora hardcore melodikoa egiten diharduen LEIHOTIKAN talde Iruñearrak eta Azpeitiko EZINEAN taldeek joko dute. Nafarrek “Ilunago ederrago” beraien azken lana aurkeztuko dute eta azpeitiarrek beste horrenbeste egingo dute “Ezinean” beraien lehen diskoa denarekin.

http://www.punkomatix.de
www.leihotikan.net
www.ezinean.com

22:00etan. Sarrera: 5 euro
Aurresalmenta Plateruenean

Irailak 29, Ostirala

ANTZERKIA:

“TXIN-TXIN” Mugaz bestaldeko Kasinoa
KARRIKA Antzerki Taldea

txin web copia.jpgSinopsia:
“Txin-Txin” kasinoa oihaneko “Corte Inglés” basatia da. Mundutik at dagoen toki honetan edozer gerta daiteke.
Bertara inguruko gizakiak edozeren bila joaten dira: hau nahi, hori aurkitu.
Batetik zibilizazioaren lehen muturra oihana basatian, eta bestetik giza harremanetarako azkena.
Bertan suertatzen diren kontraesanetan gaurko munduaren jarreren oinarria ikus daiteke.

22:00etan. Sarrera doan.
Iraupena: 80 min.

Irailak 28, Osteguna

KONTZERTUA:

HOUSE OF LORDS (AEB)
+ TIGERTAILZ (UK) + BAD MACHINE (FL)

house weberako.jpgJames Christianek gidatutako taldeak arrakasta izugarria izan zuen 80. hamarkadan kalitatezko rock melodiko itsaskorrarekin. “World upside down” disko berria aurkeztuko dute TIGERTAILZ (Glam rock) britainiarrekin eta BAD MACHINE (scandinavian rock) finlandiarrekin batera.

www.jameschristianmusic.com

20:30etan. Sarrera, A: 22, T: 25 euro
Aurreslamenta: DURANGO (Plateruena), BILBO (Muga Taberna eta Metal Attack) eta DONOSTIA (Donosti Rock)

Irailak 24, Igandea

UMEENTZAKO ANTZERKIA:

SKATROIAK
Haur berbena

196Auskalo antzerki taldeak SKATROIAK musika talde galaktikoa aurkeztuko digu eta galaxian zehar egindako bidaiak (planeta desberdinak, lagunak, e.a.) kantu bidez azalduko dituzte.

17:00etan. Sarrera: 3 euro.
Nagusiak doan.

Irailak 21, Osteguna

KONTZERTUA:

MIKEL ERRAZKIN & HF

errazkin weberako.jpgSorotan Bele taldearen sortzaileetako bat izan zen Mikel Errazkin. Ondoren eta bakarkako ibilbidean hiru disko kaleratu ditu. Azkena “10.0″ izenekoa da eta goi mailako musikariz lagunduta aurkeztuko du gurean: Igor Telletxea baterian, Txema Garcés baxuan, Xabi Lopez kitarran eta Oihana Lekuona eta Ane Odriozola ahotsetan.

22:00etan. Sarrera doan.

Irailak 16, Larunbata

KONTZERTUA:

THE REZILLOS
+ Suzy & Los Quattro

rezillos weberako.jpgSex Pistols eta Buzzcocks taldeekin batera Britainia Handiko punkaren aitzindaria izan zen THE REZILLOS taldea 80. hamarkadaren hasieran. Lau urteko geldialdiaren ondoren eta jatorrizko taldekideekin (Eugene Reynolds, Faye Five, Joe Callis,…) AEB eta Europan zehar arrakasta handiz ari dira eskaintzen beraien punk-rock fresko eta dibertigarria. Zaleek oraindik ere gogoan dute duela hiru urte Bergarako Jam aretoan emandako kontzertu zoragarria.

www.rezillos.com

22:00etan. Sarrera, A: 17 € T: 20 €
Aurresalmenta, DURANGO (Plateruena) eta BILBO (Power recors)

Irailak 14, Osteguna

POESIA IRAKURTALDIA:

RILKE
Meng Vogelgesang & Peru Magdalena

rilke weberako.jpgRainer Maria Rilke poeta berlindarraren irakurtaldia alemanieraz eta euskaraz.

22:00etan. Sarrera doan

Irailak 9, Larunbata

KONTZERTUA:

TONY MACALPINE/BILLY SHEEHAN/VIRGIL DONATI
The Devil´s Slingshot Tour

Tony MacAlpine weberako.jpgPLANET X eta STEVE VAI-rekin aritzeagatik ezaguna bada ere, Tony Macalpine jazz klasiko eragineko rock gitarjole iaioa da. Oraingo honetan Billy Sheehan (Van Halen, Mr. Big,..) baxuan eta Virgil Donati (Steve Vai, Derek Sherinian,…) izango ditu lagun.

http://www.tonymacalpine.com/

22:30etan. Sarrera, A: 20 € T: 23 €
AURRESALMETA: DURANGO (Plateruena), BILBO (Muga Taberna, María Muñoz 8 eta Metal Attack, Iturribide 41) eta DONOSTIA (Donosti Rock, 31 de Agosto).

Irailak 1, Ostirala

IRAILEAN ITZULIKO GARA!

Uztailean ez da kultur emanaldirik antolatuko Plateruenean eta abuztuan antzokia bera be itxita egongo da. Irailaren 1ean itzuliko gara.
Eskerrik asko.
PLATERUENA