Ekainak 13, Asteartea
TXAKOLIN DASTAKETA-AFARIA:
PLATERUENA SALTSAN
Durangaldeko txakolinen dastaketa
Durangoko SALTSAN sukaldaritza eskolak eta Plateruenak elkarlanean antolatutako ekimena da hau, Durangaldeko txakolinak ezagutarazteko asmoz.
20:00etan txakolin dastaketa itsua eta ondoren afari dastaketa izango da. Durangaldeko zazpi txakolin desberdin dastatuko dira. Aurrez aukeratutako epaimahai batek txakolin bat nabarmenduko du eta era berean, afari dastaketan parte hartzen dutenek ere beraien epaia eman ahalko dute.
Afarian zazpi plater zerbitzatuko dira eta plater bakoitzarekin txakolin desberdin bat edan ahal izango da.
Dastaketan parte hartuko duten txakolinak eta upategiak:
1- AMEZKETA. Amezketako txakolina (Arriandi-Iurreta)
2- ARTABILA. Bikandi Biritxinaga (Artabila-Durango)
3- BIKANDI. Bikandi Biritxinaga (Artabila-Durango)
4- MENDRAKA. Elizalde (Mendraka-Elorrio)
5- ISASI. Isasi Arrieta (Oromiño-Iurreta)
6- LARRINGAN. Vandiem (Mendiola-Abadiño)
7- ABAÑOBEASKOA. Josu Arkarazo. (Abañobeaskoa-Abadiño)
20:00etan. Afari-dastaketa txartela: 30 euro
Txartelak AGORTUTA







:0




