Ekainak 24, Larunbata
KANTALDIA:
EUSKAL KANTUAK
Euskal Kantuzaleen Elkartea
- ESTIBALIZ ASUA (ahotsa eta kitarra) BEDIA
- MAITANE URIEN. ABADIÑO
- RAKEL PUJANA (ahotsa, trikitixa eta kitarra) MARKINA
- ANA MADARIETA (zeharkako txirula) LEKEITIO
- TRIKILEKU (ahotsa, trikitixa eta panderoa) ETXEBARRIA
- ZALOA ZENARRUZABEITIA (ahotsa eta panderoa) ETXEBARRIA
21:30etan. Dohainik
Ekainak 23, Ostirala
KONTZERTUA:
KENT STEEDMAN & THE TUBULAR GREENS
Kent Steedman (Celibate Rifles, New Christs,…) gitarjole australiarrak The Tubular Greens bandarekin (Pardo anaiak-Sex Museum, Los coronas, Juan-Bummer eta Jota-Adult oriented punk) eskainiko dizkigu bere ibilbideko kantu onenak.
Aurresalmenta ON-LINE
23:00etan. Sarrera, A: 12 T:15 euro
Aurresalmenta: Durango (Plateruena) eta Bilbao (Power).
Ekainak 19, Astelehena
KONTZERTUA:
IGNITE + WITH HONOR + CONVICT
"Our Darkest Days" European Tour 2006
1994an sortu zen IGNITE taldea Orange Countyn (AEB) eta egun AEBetako Hardcore talderik garrantzitsuenetarikoa da. Maiatzean argitaratutako “Our Darkest Days” (Century Media Records 2006) diskoa aurkeztera datoz mundu osoan zehar burutzen ari diren biraren barruan.
Aurresalmenta ON-LINE
21:00etan. A: 15 T:18 euro.
Aurresalmenta: Durango (Plateruena) eta Bilbao (Power).
Ekainak 17, Larunbata
KONTZERTUA:
HOT DOGS + GREEN MANALISHI + LOBO ELECTRICO
Punk-rock eta Rock´n Roll gaua. Urretxuko HOT DOGS taldeak Kaki Arkarazok ekoiztutako bere hirugarren disko atera berria aurkeztuko du. Beraiekin batera Iruñeako GREEN MANALISHI (Mermaideko partaideekin) eta Tolosako LOBO ELECTRICO.
22:00etan. Sarrera: 10 euro
Ekainak 15, Osteguna
KONTZERTUA BERTAN BEHERA - SUSPENDIDO:
ALFONS DELMAR
Eric, The Unfinished Simpathy
Plateruenarekin zerikusirik ez duten arazoengatik, bertan behera geratu da Alfons Delmar-en kontzertua.
Barkatu eragozpenak.
22:00etan Dohainik
BERTAN BEHERA - SUSPENDIDO
Ekainak 13, Asteartea
TXAKOLIN DASTAKETA-AFARIA:
PLATERUENA SALTSAN
Durangaldeko txakolinen dastaketa
Durangoko SALTSAN sukaldaritza eskolak eta Plateruenak elkarlanean antolatutako ekimena da hau, Durangaldeko txakolinak ezagutarazteko asmoz.
20:00etan txakolin dastaketa itsua eta ondoren afari dastaketa izango da. Durangaldeko zazpi txakolin desberdin dastatuko dira. Aurrez aukeratutako epaimahai batek txakolin bat nabarmenduko du eta era berean, afari dastaketan parte hartzen dutenek ere beraien epaia eman ahalko dute.
Afarian zazpi plater zerbitzatuko dira eta plater bakoitzarekin txakolin desberdin bat edan ahal izango da.
Dastaketan parte hartuko duten txakolinak eta upategiak:
1- AMEZKETA. Amezketako txakolina (Arriandi-Iurreta)
2- ARTABILA. Bikandi Biritxinaga (Artabila-Durango)
3- BIKANDI. Bikandi Biritxinaga (Artabila-Durango)
4- MENDRAKA. Elizalde (Mendraka-Elorrio)
5- ISASI. Isasi Arrieta (Oromiño-Iurreta)
6- LARRINGAN. Vandiem (Mendiola-Abadiño)
7- ABAÑOBEASKOA. Josu Arkarazo. (Abañobeaskoa-Abadiño)
20:00etan. Afari-dastaketa txartela: 30 euro
Txartelak AGORTUTA
Ekainak 10, Larunbata
KONTZERTUA:
HABEAS CORPUS + REO
"Basado en una historia real" Tour 2006
Udaberrian argitaratutako “Basado en una historia real” (K-Industria 2006) diskoa aurkeztuko du Habeas Corpus talde madrildarrak. Aurreko diskoekin alderatuz, doinu oraindik gogorragoak landu dituzte bertan. Aipagarria da aurtengo Viñarock jaialdian izandako arrakasta. Aurretik, Santurtziko REO taldeak joko du.
Aurresalmenta ON-LINE
22:00etan. Sarrera, A: 10 T: 12 euro
Ekainak 9, Ostirala
KONTZERTUA:
RAFA RUEDA + SEI URTE
“Saredun eskua” (Hotsak 2006), Rafa Ruedaren bakarkako bigarren lana da. “Kea” diskoarekin ekin zion bere bakarkako ibilbideari eta bertan gitarrek protagonismo handia bazuten, oraingo honetan teklatuek hartu dute leku berezia. SEI URTE taldeak ere disko berria aurkeztuko du, “Jauzia” (Estoldetan 2006), Berriztarren ibilbidean hirugarren lana. Euskal Herriko pop-rock eskenako bi talderik esanguratsuenen aurrean gaude. gehiago irakurri…
22:00etan. A: 8 T:10 euro.
Ekainak 3, Larunbata
KONTZERTUA:
ARGAMBOYS + THE BRONTËS + KONDOR (Oriente) + THE USKI´S
Kurutziaga ikastolako euskara batzordeak “Euskal Astea”ren barruan antolatutako pop-rock jaialdia. Durangoko KONDOR eta ARGAMBOYS taldeekin batera, Gasteizko THE BRONTËS eta Elantxobeko THE USKI´S taldeek joko dute.
22:00 Dohainik
Ekainak 2, Ostirala
KONTZERTUA:
SKUNK DF + NEÜ
BERTAN BEHERA - SUSPENDIDO
Plateruenarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, promotoreak bertan behera utzi du kontzertua. Barkatu eragozpenak.
22:00etan.
BERTAN BEHERA - SUSPENDIDO