Maiatzak 25, Osteguna
ELKARTASUN ETA zinema emanaldiak:
Con toda la fuerza del estado-La represión en Loxicha (DOKUMENTALA, Mexico 2000, 15 min)
Dokumental honek Loxicha eskulade zapotekako biztanleen artean jasotako testigantzak biltzen ditu. Loxichako biztanle hauek mugimendu armatuarekin lotu zituzten eta dokumentalak jasotzen du talde poliziako eta militarren eskutik jasan behar izan zuten zapalkuntza eta jazarpenaren lekukotza.
Unidos Venceremos (DOKUMENTALA, Mexico, 12min)
Duela 26 urte Tosepan Titataniske erakunde txikia eratu zen. Hitz hauek “Bat eginik irabaziko dugu” esan nahi dute nahueraz. Tosepanen helburua bere bazkideen bizi-baldintzak hobetzea izan da betidanik (66 komunitatetako 5.800 bazkidek osatzen dute) eta beren jarduna ereduzkoa bihurtu da, bazkideen antolamendua oso egokia izan baita nazioarteko markatuan kafe -eta piperbeltz- ekoizpena sartzeko; ingurumena zaintzeko; heziketa propioa garatzeko ekimen berriak plazaratzeko orduan, eta baita beren hizkuntza eta kultura indartzeko ere.
Sembrando futuro (DOKUMENTALA, Mexico, 15min)
Oaxacako eskualde mixtekoan, hango eremu idor eta baso-soilduetan, orain dela 20 urte lagun talde batek baso-sarri batez estaliriko muino batekin egin zuten amets. Harrezkero, beren lurren erosioa geldiarazteko borroka nekaezinean dihardute, amets hura errealitate bihurtzeko ahaleginean.
Palabras Zapatistas contra la Injusticia (DOKUMENTALA, Mexico 2002, 34min)
Indigenen duintasunaren aldeko mobilizazioa (2001), Mexikoko herri indiarren autonomiaren aldeko borrokan diharduen mugimendu nazionala. Zer gertatu zen Txiapaseko komunitate autonomoetan ibilaldiaren ostean, eta zer-nolako erantzunak eman zizkien botereak indiarren eskaerei. 1994tik hona matxinaturik dauden indigenen komunitate zapatistentzat, gaur egun inoiz baino gehiago, bizitza duin baten aldeko borrokak eguneroko erresistentzia-ekintza izaten jarraitzen du.
20:00etan. Dohainik












