Maiatza 23ko ikuskizunak

Maiatzak 23, Asteartea

ELKARTASUN ETA ZINEMA EMANALDIAK:

HERRI INDIGENAK

zine zikloa.jpgMugarik Gabe, Durangoko Gerraren Aurkako Batzordea eta CLACPI-k(Coordinadora Latinoamericana de Cine y Video de los Pueblos Indigenas) antolatuta, film desberdinak erakutsiko dira.

Venciendo el miedo (FIKZIOA, Bolivia 2004, 55 min)
Emakume indigena borrokan, dagokion lekua hartzeko, aintzat hartua izateko eta bere ahotsa entzunarazteko. Istorio honek aymara familia baten eguneroko bizimodua agertzen digu; patu hobe baten bila, goi-lautadatik Boliviako La Paz iparreko behe-lurretara aldatzen den familiaren istorioa.

Fusil metralla el pueblo no se calla (DOKUMENTALA, Bolivia 2003, 15 min) 
Bolivian 2003ko otsailean eta urrian gertatu zirenek, Gonzalo Sánchez de Losada gobernutik irtetea eragin zutenek, indarrean zegoen sistema politikoaren goitik beherako errefusa ekarri zuten. Herria mobilizatu egin zen eta, premiazko eta garrantzia handieneko eskaeren artean, Biltzar konstituzioegilea eratzea exijitu zuen.

20:00etan. Dohainik