Maiatzak 19, Ostirala

KONTZERTUA:

ELLIOTT MURPHY
& THE NORMANDY ALL-STARS

Elliott Murphyweb.jpgDuela urtebete pasatxo akustikoan izan genuen gurean Elliott Murphy Olivier Duran gitarjole frantsesarekin kontzertu ahaztezinean. Oraingo honetan banda osoarekin, The Normandy All-stars, datorkigu bisitan “Murphy Gets Muddy” bere azken lana aurkeztera.

Aurresalmenta ON-LINE

22:00etan. A:12 T:15 euro.
Aurresalmenat: Bilbo (Power), Durango (Plateruena) eta www.bilbaorockcity.com

2 iruzkin daude:

  1. antxon -(e)k esan du:

    Aupa,

    Durangon kontzertu hau iragartzeko ikusi dodazen kartel guztiak erderaz dagoz. Zergaitik? Beharbada hanka sartzen nabil, eta euskeraz be atara dozuez, baina nik, goienkale inguruan eta, erderazkoak baino ez dodaz ikusi. Orain arte kartel guztiak euskeraz ataraten bazenduezan, zergaitik honeek erderaz?

  2. Plateruena -(e)k esan du:

    Kontzertua espainiako promotore batek antolatu dau. Hasieran prestatutako kartelak azken orduan aldatu egin ziran eta promotoreak presaka barriak egin eta gugaz komentatu barik atara ebezan erdera hutsean. Kartelak heldu jakuzenerako berandu zan. Hurrengo baterako ikasi dogu eta saiatuko gara barriro holakorik ez daiten gertatu. Bitartean, barkamena eskatzen deutsuegu atzerapausorik ez daukon akats larri honegatik.

Zure iruzkina utzi nahi duzu?