Maiatza, 2006ko ikuskizunak

Maiatzak 27, Larunbata

KONTZERTUA:

JUANINACKA + DJ MAKEI + EL ESTATUTO

juaninackaweb.jpgHip-hop munduan eskarmentu nahikoa du Sevillako MC ezagunak. “Alta Escula” taldea sortu zuen eta bakarkako bere hirugarren diskoa,  “Luces de Neon”, aurkeztuko du.

22:00etan. A: 8 T: 10 euro.

Maiatzak 26, Ostirala

KONTZERTUA:

DOCTOR DESEO

doctor deseoFrancis Díez eta lagunek, Doctor Deseo taldearen ibilbidean hamargarrena den “Detrás de los espejos rotos” diskoa aurkeztuko dute.

22:00etan. A: 12 T:15 euro
Aurresalmenta Plateruenean bakarrik. Sarrerak geratzen dira! Takila 21:00etan zabalduko da

Maiatzak 25, Osteguna

KONTZERTUA:

OBRINT PAS (Valéncia-Paysos Catalans)
+ GUALITXO


22:00etan.

Maiatzak 25, Osteguna

ELKARTASUN ETA zinema emanaldiak:

HERRI INDIGENAK

zine zikloa.jpgCon toda la fuerza del estado-La represión en Loxicha (DOKUMENTALA, Mexico 2000, 15 min)
Dokumental honek Loxicha eskulade zapotekako biztanleen artean jasotako testigantzak biltzen ditu. Loxichako biztanle hauek mugimendu armatuarekin lotu zituzten eta dokumentalak jasotzen du talde poliziako eta militarren eskutik jasan behar izan zuten zapalkuntza eta jazarpenaren lekukotza.

Unidos Venceremos (DOKUMENTALA, Mexico, 12min)
Duela 26 urte Tosepan Titataniske erakunde txikia eratu zen. Hitz hauek “Bat eginik irabaziko dugu” esan nahi dute nahueraz. Tosepanen helburua bere bazkideen bizi-baldintzak hobetzea izan da betidanik (66 komunitatetako 5.800 bazkidek osatzen dute) eta beren jarduna ereduzkoa bihurtu da, bazkideen antolamendua oso egokia izan baita nazioarteko markatuan kafe -eta piperbeltz- ekoizpena sartzeko; ingurumena zaintzeko; heziketa propioa garatzeko ekimen berriak plazaratzeko orduan, eta baita beren hizkuntza eta kultura indartzeko ere.

Sembrando futuro (DOKUMENTALA, Mexico, 15min)
Oaxacako eskualde mixtekoan, hango eremu idor eta baso-soilduetan, orain dela 20 urte lagun talde batek baso-sarri batez estaliriko muino batekin egin zuten amets. Harrezkero, beren lurren erosioa geldiarazteko borroka nekaezinean dihardute, amets hura errealitate bihurtzeko ahaleginean.

Palabras Zapatistas contra la Injusticia (DOKUMENTALA, Mexico 2002, 34min)
Indigenen duintasunaren aldeko mobilizazioa (2001), Mexikoko herri indiarren autonomiaren aldeko borrokan diharduen mugimendu nazionala. Zer gertatu zen Txiapaseko komunitate autonomoetan ibilaldiaren ostean, eta zer-nolako erantzunak eman zizkien botereak indiarren eskaerei. 1994tik hona matxinaturik dauden indigenen komunitate zapatistentzat, gaur egun inoiz baino gehiago, bizitza duin baten aldeko borrokak eguneroko erresistentzia-ekintza izaten jarraitzen du.
 

20:00etan. Dohainik

Maiatzak 24, Asteazkena

ELKARTASUN ETA ZINEMA EMANALDIAK:

HERRI INDIGENAK
Bideo-Foroa

zine zikloa.jpgAcuerdo de paz en Sololá (DOKUMENTALA, Guatemala 2003, 25 min)
Solalako bake prozesuari buruzko dokumentala, egungo egoera, egindako pausuak eta zailtasunak islatzen dituena, indigenen ikuspuntutik.

Rosa Estela
Antropologian lizentziaduna.
Herri indigenak Guatemalan

20:00etan. Dohainik

Maiatzak 23, Asteartea

ELKARTASUN ETA ZINEMA EMANALDIAK:

HERRI INDIGENAK

zine zikloa.jpgMugarik Gabe, Durangoko Gerraren Aurkako Batzordea eta CLACPI-k(Coordinadora Latinoamericana de Cine y Video de los Pueblos Indigenas) antolatuta, film desberdinak erakutsiko dira.

Venciendo el miedo (FIKZIOA, Bolivia 2004, 55 min)
Emakume indigena borrokan, dagokion lekua hartzeko, aintzat hartua izateko eta bere ahotsa entzunarazteko. Istorio honek aymara familia baten eguneroko bizimodua agertzen digu; patu hobe baten bila, goi-lautadatik Boliviako La Paz iparreko behe-lurretara aldatzen den familiaren istorioa.

Fusil metralla el pueblo no se calla (DOKUMENTALA, Bolivia 2003, 15 min) 
Bolivian 2003ko otsailean eta urrian gertatu zirenek, Gonzalo Sánchez de Losada gobernutik irtetea eragin zutenek, indarrean zegoen sistema politikoaren goitik beherako errefusa ekarri zuten. Herria mobilizatu egin zen eta, premiazko eta garrantzia handieneko eskaeren artean, Biltzar konstituzioegilea eratzea exijitu zuen.

20:00etan. Dohainik

Maiatzak 21, Igandea

HAUR ANTZERKIA:

NIKO TA PERIKO
Pailazoak

Nikotaperikoweb.jpgNiko ta Periko lagunak, beti bezala olgetako geratu dira, baina beti dago zozer: etxeko lanak, solfeoa, ingelesa,….

18:00etan Sarrera: 3 euro

Maiatzak 20, Larunbata

KONTZERTUA:

ONEPERCENTES (JPN) + SUZY & LOS QUATTRO

onepercentresweb.jpgTokyoko taldeak pop, punk eta emo estiloko kantuak biltzen dituen “Platinum Bundle” diskoa (Wild Punk 2006) aurkeztera etorriko dira lehen aldiz Europa aldera. Redd Kross, Weezer zein Fountains of Wayne bezalako taldeak gogorazten dizkigute japoniarrek.

Aurresalmenta ON-LINE

22:00etan. Sarrera: 10 euro.
Aurresalmenta: Plateruena eta www.bilbaorockcity.com

Maiatzak 19, Ostirala

KONTZERTUA:

ELLIOTT MURPHY
& THE NORMANDY ALL-STARS

Elliott Murphyweb.jpgDuela urtebete pasatxo akustikoan izan genuen gurean Elliott Murphy Olivier Duran gitarjole frantsesarekin kontzertu ahaztezinean. Oraingo honetan banda osoarekin, The Normandy All-stars, datorkigu bisitan “Murphy Gets Muddy” bere azken lana aurkeztera.

Aurresalmenta ON-LINE

22:00etan. A:12 T:15 euro.
Aurresalmenat: Bilbo (Power), Durango (Plateruena) eta www.bilbaorockcity.com

Maiatzak 17, Asteazkena

LIBURU AURKEZPENA:

BIZKAIKO BERTSOGINTZA III eta IV

Bizkaiko.jpg.jpg“Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko Bertsogintza III eta IV liburuak aurkeztuko dauz. X. Amurizak, U. Iturriagak eta I. Elortzak idatzitako liburu honeetan, gerraostetik 90. hamarkadaren hasiera bitarteko Bizkaiko bertsogintza batzen da.

20:00etan. Dohainik.