Apirila, 2006ko ikuskizunak

Apirilak 30, Igandea

TXAPELKETAK:

I. PLATERUENA SKATE TXAPELKETA

skate.jpgEgitaraua:
11:00-12:00 Izen ematea (6 euro)
13:00-20:00 TXAPELKETA
21:00etan, SARI BANAKETA

Ariketak:
1- Aldapadun zintarria (Bordillo inclinado)
2- Zintarri horizontala (Bordillo horizontal)
3- Euro-gap

Sariak:
- Trukorik onena aldapa zintarrian: Txapela + 500 euro
- Trukorik onena zintarri horizontalean: Txapela + 500 euro
- Trukorik onena Euro-gapean: Txapela + 500 euro

Ekintza gehigarriak: Bideo Projekzioak, DJak, materiala, e.a.

Antolatzailea: PLATERUENA Kafe Antzokia
Babesleak: HEMEN, Coca-Cola, Alai skate eta Durangoko Udala

13:00etatik aurrera. Dohainik.

Apirilak 29, Larunbata

DANTZA IKUSKIZUNA:

DURANGO DANTZAN

dantzak.jpgDantzaren nazioarteko eguna dela eta, Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak munduko dantza desberdinak erakutsiko dituen ikuskizuna antolatu du. Lau dantza ezberdin: Euskal dantzak, Breakdance, Funky eta Aretoko dantzak erakutsiko dira eta dantza bakoitzaren ostean jendeak parte hartzeko tailerrak egongo dira.

22:00etan. Dohainik.

Apirilak 29, Larunbata

HAURRENTZAT ANTZERKIA:

JOSETXU ETA OZTADARRA

JOSETXU ETA OZTADARRAUmeentzako txotxongiloak Ginol antzerki taldearen eskutik

17:00etan. Sarrera: 3 euro.

Apirilak 28, Ostirala

KONTZERTUA:

BOLTHROWER + GOD DETHRONED
(KATAKLYSMen ordez)

BOLTHROWERBritainia Handiko metalaren erregeek beraien azken lana, “Those Once Loyal” (2005 Metal Blade Records), aurkeztuko dute Euskal Herriko agerraldi bakarrean.

22:00etan. A:12 T:15 euro.

Apirilak 22, Larunbata

KONTZERTUA:

JUAN PROFUNDO + 121 KREW + ADE+FLOW

JUAN PROFUNDOBartzelonatik (Rubí) datorkigu Juan Profundo bere bigarren lana aurkeztera, “4º 4ª”. “Rap del Palo” gauaren barruan, Barakaldoko 121 KREW eta Durangoko AD+FLOW taldeek ere parte hartuko dute, Juan Profundorekin batera.

22:00etan. Sarrera A: 7 T: 10 euro.

Apirilak 21, Ostirala

KONTZERTUA:

NORTON KLUB + BORJA ESTANKONA (tARtEAN)

NORTON KLUB EH SUKARRA eta LORELEI taldeetako liderra den Norton Gorosabelek, bere bakarkako ibilbidean atera duen lehen diskoa aurkeztuko du: NORTON KLUB. Aurretik AREAN taldeko Borja Estankona, bakarlari lez.

22:00etan. Sarrera: 6 euro.