Azaroaren 12an izan genuen gurean Joseba Tapia bere haize bandarekin “eta tira eta tunba” argitaratu berri duen lana aurkezten. Orain urte batzuk “Agur Intxorta maite” diskoan gerra zibileko bertsoak bildu zituen eta oraingoan atzerago jo eta karlistadetara eroan gaitu Tapiak. Emanaldiaren hasieran azalpen labur bat eman ostean, han ibili ginen entzuleok ere errepiketan laguntzen tiraka eta tunbaka. Soinu txikiaren laguntzaile haize sekzio bat eta jazpana hartuta, aparteko emanaldia eskaini zigun Josebak beste behin ere Plateruenean. Gozatu ederra hartu genuen eta, bide batez, gure iraganaren berri apur bat gehiago jakinda atera ginen Plateruenetik. Beti ikasten ei dela zeozer.
Joan zen urriaren 22an KEROBIAren Ontziak lan berria zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen Plateruenean. Antzokia beterik, ehunka lagunen aurrean kontzertu ederra eskeini ziguten iruñarrek.
Trilogia borobiltzen duen lan bikaina da Ontziak, euren esanetan taldearen lanik hoberena. Hamar urteko ibilbidearen ostean taldearen azken lana izan daitekeenaren aurkezpen bira egiten ari dira. Ez galdu aukera eta inondik ahal baduzu hurreratu kontzerturen batera.
Gurean arrastoa utzi duen emanaldia eskaini zuten.
Des-kontrol talde arrasatearra izan genuen 2009ko abenduaren 5ean gurean, Durangoko Euskal Luburu eta Disko Azoka bete-betean. Eta Plateruena bera ere bete-bete egin zuten zaleek.
Azoka sasoian kontuan hartzeko hitzorduetako bat zen Des-kontrolena, zalantzarik barik. Disko berriak izan duen harrera bikainaren erakusgarri, Plateruena beste behin ere leporaino beteta ikusi genuen. Ez da arrasatearrak gurean ditugun lehen aldia, eta azkena ere ez da izango. Zorionak eta zorte on lan berri honekin ere!
Joan den abenduaren 4an Betagarri izan genuen Plateruenean, Bizitzari Txistuka disko berria zuzenean aurkezten. Betiko moduan soinu indartsua eta bizia ekarri zuten. Dantzarako oihua. Bertaratu ziren ehunka zaleek ez zuten atsedenik hartu ia ordu biko kontzertu gogoangarrian. Eskerrik asko Betagarri zuen disko berria gurean aurkeztearren.
Aron Burton Chicagotik eta Los Reyes Del KO Berlinetik etorri zitzaizkigun Plateruenera, bluesik onena eskaintzera. Bideoan kontzertu handi horren hautaketa txiki bat.
Gatibuk musikazaleak berotu egiten ditu, eta Alex Sarduik ere bai (gehiago…)