Bart izan da (abenduaren 3an) Esne Beltzaren kontzertua gurean. Azoka zabaldu bezperan 700 lagun bildu dira energiaz gainezka egiten duen talde hau ikusentzutera. 2010eko biraren azken aurreko kontzertua izan dute Plateruenekoa eta datorren urtera begirako DVD baterako grabaketa egiteko probestuko dute. Horregatik akaso, taldekideak gutxi ez eta hamaika gonbidatu izan ziren atzo gurean. (gehiago…)
Kantuaren Kantoiaren hirugarren txandan Rafa Rueda izan genuen atzo gurean. Hirurogei bat lagun (kantu eta kontuzale finkoak ditugu dagoeneko!) bildu ginen eta berriketaldi kantatu eder baten lekuko izan ginen. Ibilbide luzea eta zabala duen Platerua da Rueda jauna. Jonan Hernandezen hariari tiraka, Broken Bihotzen garaitik hasi, PiLT, bakarkako lanak eta Omar Nabarro eta Joseba Barrenetxearekin egindako “Haragizkoa” azken proiektura artekoak aletu zituzten. Tartean gabon bueltan Windsor arte galerian Alicia Rueda eta Sonia Rueda artistekin batera aurkeztuko duten erakusketakoak.
Joan den maiatzaren 29an, The riff truckers eta Jon & Sugramas-en kontzertu bikaina izan genuen Plateruenean. Rockzaleentzako aukerako kontzertua.
Talde biak disko berria argitaratu berri etorri ziren, estudioan grabaturiko musika ona zuzenean eskaintzeera. Lehenago ere izanak ziren gurean, The riff truckers beren lehenengo diskoa aurkezten, eta Jon Gurrutxaga beste proiektu batzuekin. Aspaldiko lagunak beraz, Plateruenean, lagunentzako jotzen.
Eskerrik asko hain gau ederra eskaintzeagatik. Horra kontzertuko tartekiak eta musikarien aurkezpenak bideoan.
Orain zazpi urte, 2003-ko otsailaren 20an Guardia Zibila, Juan del Olmo epailearen aginduz Martin Ugalde kultur parkean sartu eta Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Hamar lagun atxilotu zituzten, gehienek torturak salatu zituzten, 150 langile kalean geratu ziren eta milaka irakurle egunkaririk gabe. Horrek haserre handia sortu zuen gizartearen sektore zabal batean. (gehiago…)
Aurtengo martxoan egingo dugu Durangoko Platerueneko DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozatu gura duen edonori bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak eskaintzea da gure asmoa. (gehiago…)
Launa upategiko lagunak izan genituen otsailaren 11an Plateruenean, urte osoan zaindu eta landutako mahastietatik sortutako ardoa erakusten. Mikel Garaizabal enologoak gidatu zuen dastaketa, era erraz eta argigarrian.
Hirurogei plateru inguru batu ginen, zein baino zein ardozaleago, parte-hartzeko gogoz. Ostean kopoutxoa prestatu ziguten platerueneko langileek. Asko estimatu genuen dastaketaren ostean ardoa edaten jarraitzeko laguntasun hori ere.
Hortxe bideoa, eguneko irudi eta azalpenekin.
Ikuskizun sendoa, landua eta hunkigarria eskaini zigun Garik, joan den urtarrilaren 30ean Plateruenean, 16 lore izeneko azken lana aurkezteko prestatu duen ikusentzunezkoarekin. Esker oneko gaituzu Plateruok. (gehiago…)
Behin betirako agur esan zigun EKON taldeak joan den urtarrilaren 16an, Plateruenean eskainitako kontzertu gogoangarriarekin (zati bat bideoan ikusgai). (gehiago…)
Abenduak 18, elurra eta hotza kalean, baina epela eta musika ona Plateruenean. Kontzertu sendoa eskaini zigun Anarik, eta esker oneko gaude plateruok.
Argitaratu berri duen Irla Izan diskoaren aurkezpen leiala izan zen, aurreko lanetako kantuak tartekatuz. Disko ederra sortu du berriz ere Anarik, baina zuzenekoaren idarrak ere txunditu egin gintuen. Zeinen lagun onak dituen Anarik oholtza gainean! Une batez Crazy Horse-ak ikusi genituen, talde buruari bultzaka. Horra bideotxo bat, plateruon opari.