ITZALTZUKO BARDOA PLATERUENEAN

Gartxot Durangoko Azokan from Somuga on Vimeo.

Abenduaren 4an Gartxot Filmaren aurkezpen jaialdia izan genuen Plateruenean. Somugako lagunek beren webgunean argitaratu duten moduan “Mixel Etxekopar, Amaren Alabak, Kerobia eta zaletu asko” izan genituen bertan.

Bideoan daukazue eguneko kronika iksugai.

Kerobiaren Ontziak

Joan zen urriaren 22an KEROBIAren Ontziak lan berria zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen Plateruenean. Antzokia beterik, ehunka lagunen aurrean kontzertu ederra eskeini ziguten iruñarrek.

Trilogia borobiltzen duen lan bikaina da Ontziak, euren esanetan taldearen lanik hoberena. Hamar urteko ibilbidearen ostean taldearen azken lana izan daitekeenaren aurkezpen bira egiten ari dira. Ez galdu aukera eta inondik ahal baduzu hurreratu kontzerturen batera.

Gurean arrastoa utzi duen emanaldia eskaini zuten.

The best Play pokies online The very best Australian online casinos.