ANDUEZA QUARTET

Joan den maiatzaren 27an Mikel Andueza saxojolearen laukotea izan genuen Plateruenean, jazz kontzertu bikaina eskaintzen. Durang(h)ots saioek zabaldutako bidetik, oraingoan KMON aldizkariaren laguntasunarekin, inguruko jazzaleek hitzordu berezia izan zuten.

Platerueneko iksukizunak ekainean amaituko dira. Irailera bitartean atsedena hartuko dugu, indarberriturik kultur ikuskizunen antolakuntzari berriz ekiteko. Beste askoren artean, Durang(h)ots saioek jarraipena izango dute, musikari profesionalek beren lana aurkeztu zein zaleak diren musikariek plaza eta bilgune bat izateko helburuarekin.

Horra ANDUEZA QUARTETen kontzertuko ataltxo bat bideoan ikusgai.

Durang(h)ots

Durang(h)ots, Durangoko Musika Eskolak bultzaturiko egitasmoa da, inguruan dagoen zaletasuna ikusirik, jazz eta musika inprobisatuaren baitan musikari eta zaleak bildu eta une gozo bat konpartitzeko.

Bideoan ikusgai duzuena hirugarren saioa da, egitasmoaren arima den Ander Erzilla saxojolearen azalpen eta guzti. Aurretik egindako beste biak bezalatsu, hirugarren hau ere arrakastatsua izan zen. Eskerroneko partehartzaile eta zaleak ehunetik gora izan ziren oraingoan ere. Dagoeneko bere bete leku egina duen hitzordua da Durang(h)ots.