berbertan

Eñaut Elorrieta Kantuaren Kantoian

Joan den eguenean, azaroaren 10ean izan genuen Eñaut Elorrieta kantuaren kantoian bisitari. Harritzekoa ez baina bitxia bada milaka pertsonaren aurrean agertzera ohituta dauden lagunak zelan urduritzen diren kantoiaren biluztasunaren aurrean. Beroketa kontua baino ez hala ere. Berbaldi muskatuak aurrera egin ahala behin eta berriz agertu zuen busturiarrak gero eta gusturago zegoela. Baita geu ere.
(gehiago…)

Gorka Urbizu kantoitik kantuan

Hona hemen Anboto Komunikabideetako lagunek  azaroaren hiruko berbaldi musikatuaz egindako bideo bat.

Gorka Urbizu Kantuaren Kantoian

Hauxe da gure kantuaren kantoia. Mahai bat, kutre samarra, eta banketa bi. Horra artekoak kantoiak ematen dituenak. Hortik aurrerakoak kantuarenak dira. Atzokoan Gorka Urbizu izan genuen gurean eta kantoira hurreratu zirenek ez dute bertaratu izanaren damurik izango. Izan zen kanturik eta izan zen berbetarik, beti lez, abiatzen beste kosta zena amaitzen. Gorkak jendea batuko zuela bagenekien, estu suertatuko zela kantoia denentzat, baina kantoia ez da plaza eta ertzetik begia luzatzeko alper zenarentzat pantaila jarri genuen Platerueneko plateara begira.

Kalifornian, Ross Robinsonekin diskoa grabatzetik itzuli zaharra ez dela “Haria” disko berria izan zuten hasierako mintzagai Jonan Hernandezek eta Gorkak. Zergatik eta zertarako joan haraino, zer bilatzen duen talde batek, zergatik ezin den bertan goxo geratu taldea, zelan den ezberdin dena Veniceen eta hala ere kitzikagarri… entzuten duzun mp3 horren atzean ilusioak, beldurrak, kezka dituen jendea dago, bere ogibideaz arduratsua dena, horixe delako egiten dakiena eta egiten duena. Izarrak zeruan eta lurrean, bakoitzak ahal duena eta ahal duen ondoen egiten saiatzen dela.

Inor ez dela hutsetik hasten. Entzuten, ikusten, sentitzen, ukitzen… duguna gara. Su Ta Gar izan nahian sortu ei zen Berri Txarrak eta grungeak salbatu ei zituen. Negu Gorriak enzutetik iritsi zen Anestesiara. Laboarekin edo (eta) Anarirekin ohartu da beti kantu bera kantatzen ari dela kantaria, hobeto eta zerbait berria esanez egitea dela gakoa. Peiremans, Katamalo, Berri Txarrak… pintzela edo paleta aldatzen da baina egilea hor dago. Besamotzaren abildadea da musika, herrenaren pausoa balsa den moduan, halaxe da lotsatia milaka lagunen aurrean bere egiak botatzen dituen Gorka Urbizu. Bolumen egokian jarritako anpli batek sosegatzen duen piztia.

Katamaloren kantu bat eskaini zigun hasieran. Kursaalen Wilco ikusteko erarik izan ez genuenoi bertsio eder bat oparitu gero. Eta Pedro the Lion, Weezer, Anari… Musika gustatzen zaion musikari bat, kontzertuetara doala aldarrikatzen duena, pentagrama berarekin hasi zela aldarrikatzen ez duena, entzun dugunetik iragazteko gai garena garela diona, death metalari popez kantatze diona… Umorez zioen Venicen ohartu direla Berrik Pop-gogorra egiten duela. Eskerrak.

Ia ordu bira iritsi zen berbaldia hemen laburtzea ezinezkoa da. Gorkari eskertzekoa bere zintzotasuna, zentzutasuna eta jendetasuna. Berriren disko berriko primizia ere eskaini zigun “iraila” izena omen duen kantu (akustikoan) izugarri ederra. Hori gutxi ez eta “muchachito bombo infiernorenak” eginez beste pare bat kantu eder eman zizkigun propinan. Han, gure kantoian, ez zen arimarik mugitu, Pedro Navaja agertu eta funtzioa amaitu zela esan zute arte.

Eskerrik asko, Gorka. Plazer itzela!

PLATERUENAK 7 URTE

Urriaren 28an zazpi urte bete genituen. Hainbeste gauza pasatu da Plateruenean eta Plateruenetik zazpi urteotan… aspertzeko astirik ere ez dugu izan eta denborak aurrera egin duenik ere ez gara konturatu. Baina joan dira, eta merezi dugun moduan ospatu genuen, lagun artean eta giro ederrean.

Zorionak Plateru guztioi, Euskal Herrian zein kanpoan zaudetenoi: egitasmo honetako bazkideoi, militanteoi, langileoi eta erabiltzaileoi. Zeuok zarete egitasmoaren lau hankak eta zeuoi eskerrak daukagu bizi-bizirik Plateruena.

Kantulagun 2011-12 hastera doa

Datorren ostegunean, irailaren 22an, ekingo diogu berriz ere KANTULAGUN egitasmoaren bigarren ekitaldiari. Berbaro elkartea eta Plateruenaren artean bultzatzen dugun egitasmo honetan parte hartzeko kantuzalea izan eta kanturako gogoa besterik ez dira behar. 2010ko Maiatza bitartean, hilabetean behin, ostegunero (hiru ekitaldi kalean izango dira, zapatuz) Plateruenean bilduko gara kantuan aritzeko.

Izena emateko Platerueneko barran bertan edo kultura@plateruena.net helbidean izango duzu aukera. Urteko izen-ematea 15€ da eta izen-ematearekin batera aurtengorako aukeratutako kantuen liburuxka eta 2 KD jasoko dituzu.

EGUTEGIA

Irailak 22 osteguna
Urriak 27 osteguna
Azaroak 26 larunbata
Abenduak 22 osteguna
Urtarrilak 26 osteguna
Otsailak 23 osteguna
Martxoak 24 larunbata
Apirilak 26 osteguna
Maiatzak 26 larunbata

Jatetxean berritasun ugari

Abuztuko oporraldi luzearen ostean jatetxea zabalik daukagu berriro. Berritasun ugari dakargu denboraldi berrirako.


Egunero izango da berezitasunen bat: astelehenetan %10eko deskontua, martitzenetan plater konbinatua eskainiko dugu menuaz gainera eta eguaztenetan beste herrialde batetako jakiren bat. Eguenetako kafea eta barikuetako aperitiboa antzokiaren kontu izango dira. Gainera, orain arte moduan, jateko begetarianoa ematen jarraituko dugu, eta baita umeendako menu erdia ere. Menu bonoa eskuratuta, hamargarren bazkaria doan ematen jarraituko dugu.

Dastatu itzazu gure janari gozoak giro lasai eta euskaldunean.

DF Bertsozale Eskola Iñaki Muruarekin

Atzo ekin genion DF Bertsozale eskolaren hirugarren ekitaldiari. Gure artean, nor eta Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria (Igor Elortzak aurkezpenean esan zuen legez, gurean dugun lehendakari “nazional” bakarretakoa). “Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?” izan zuen gaia Gabirikoak. Labur esateko, binakako jardunean temoso edo bidea elkarrekin egitearen artean dagoen aldeari buruz aritu zen Iñaki. Horretarako, 60 eta 70 hamarkadako audio adibideekin hasi eta igaro berri den Nafarroako Txapelketako finaleko saioak ikusentzun genituen besteak beste.
(gehiago…)

“DURANGO 80 Herri Kultura” dokumentala OSORIK

Durango 80 herri kultura from BIDEOGRAFIK EKOIZPENAK on Vimeo.

Bideoa jaisteko, hau helbideau kopiatu nabigatzailean (FIREFOXen):
http://vimeo.com/download/video:47248758?v=2&e=1303203498&h=18b5de2336aa5e3d2954da116f936191&uh=44012b86ab73375c620071a9652c4ef7

Eta gero eskumako botoiarekin “Guardar enlace como”.

Bideoa bajatzen denbora beharko da ze giga eta piku dauka-ta.

“Enbor bereko lau aulki” film laburrak irabazi du EGIZU ZEUK! lehiaketa

Egileak: Miren Castilla, Joanne Garate, Eneko Sagardoy, Amaiur Seijo

« Previous Entries Next Entries »