Datorren ostegunean, irailaren 22an, ekingo diogu berriz ere KANTULAGUN egitasmoaren bigarren ekitaldiari. Berbaro elkartea eta Plateruenaren artean bultzatzen dugun egitasmo honetan parte hartzeko kantuzalea izan eta kanturako gogoa besterik ez dira behar. 2010ko Maiatza bitartean, hilabetean behin, ostegunero (hiru ekitaldi kalean izango dira, zapatuz) Plateruenean bilduko gara kantuan aritzeko.
Izena emateko Platerueneko barran bertan edo kultura@plateruena.net helbidean izango duzu aukera. Urteko izen-ematea 15€ da eta izen-ematearekin batera aurtengorako aukeratutako kantuen liburuxka eta 2 KD jasoko dituzu.
EGUTEGIA
| Irailak 22 osteguna |
| Urriak 27 osteguna |
| Azaroak 26 larunbata |
| Abenduak 22 osteguna |
| Urtarrilak 26 osteguna |
| Otsailak 23 osteguna |
| Martxoak 24 larunbata |
| Apirilak 26 osteguna |
| Maiatzak 26 larunbata |
Durango 80 – Herri kultura – TEASER from BIDEOGRAFIK EKOIZPENAK on Vimeo.
Untitled from UNAI ITURRIAGA on Vimeo.
Gaur aurkeztu da Plateruenean ZILAR ASTEA 011. Iaz Joseba sarrionandiari eskainitakoaren ostean, aurten, “80ko hamarkada Durangon” izango da astea ardaztuko duen gaia. Goian ikusgai duzuen bideoa, aste honetarako beren beregi egin den “DURANGO 80 Herri Kultura” dokumentalaren promoa da. Programazio osoa beherago aurkituko duzue. (gehiago…)
Joan den otsailaren 17an Amets Arzallus eta Jon Sarasua izan genituen Plateruenean, Berbertan elkarrizketa zikloaren bigarren saioan. Arzallusen lan Bikainari maisuki erantzun zion Sarasuak. Anboto Komunikabideak-ek sarean jarritako bideoa ikusgai daukazue.