Gaur ez dugu streamingez emango

Gaur azkenean ez dugu Kantuaren Kantoia zuzenean streamingez emango. Artista gonbidatuak nahiago du bertara etorri direnentzat hitz egin.

Barkatu eragozpenak.

Alegrantzija baño ez dago oberic!

Platerueneko 8. urtemugako ekitaldia

Zortzi urte eta gero ere bertan batu gara berriro. Badaukagu halako lotura bat Plateruenarekin, berak dei egin eta sustraietatik tiraka beregana eroango bagintu legez. Ekitaldiko aurkezle eta gidari Peru Magdalenak esan duen moduan, hainbat kointzidentziren baturak ekarri du ekitaldia egitea eta gu guztiok bertan egotea. Peruren ustez, bere gurasoak Berrizko idi-probetan ezagutuko ez balira, bera beharrean Bertin Osborne edo Joxe Felipe Auzmendi izan zitezkeen aurkezleak, akaso.

Plateruenaz zer kontatu badaukaten hainbat artistak parte hartu dute ikuskizunean: Sei urte, Rafa Rueda, Ghertzainak, Bartolome Ertzillako musikariak, txistulariak, Garaiko dantzariak, Eneko Abasolo Abarkas bertsolaria, Kantulagun… Dotorea, zilarrezkoa. Festa izan da. Gaueko izarra etorri behar ei zen azkenean, eta Nerea Iriartek Plateruenaren izenean azaldu du behean geunden guztiak ginela izar. Gure eta gure ilusioarengan dago giltza, De la Fuente plateruek kantatzen zuten eran: “Ez diamante ez perla ez urregorriric, alegrantzija baño ez dago oberic!”

Zortzi urte eta gehiagorako prest, herriko bizitzaren parte izateko ametsari bidea zabalduz.

Argazkia: @Berbaro

DF Bertsozale Eskola 012 (III)

Denok gara epaile

Asier Ibaibarriagak galdera bota digu DFko hirugarren saioan: Bertsoa epaitu liteke? Kuriosoa, bera epaile lanetan ibiltzen da-eta. Funtzio horri buruzko mintegiak ematen eskarmentua ere badauka; argi utzi gura izan du, baina, ez dela jainko orojakilea. Ostera, bere bisturiagaz bertsoak zabaldu eta analisia egiten gustura aritu gara.

Epaileek hainbat irizpide erabiltzen dituzte bertsoa puntuatzeko: gaiaren trataera eta markoa, errima, doinua, testua, denbora… Lujanbiok zioen moduan, bertsolariak hamaika erabaki hartu behar ditu kantatu aurreko hamar segunduetan. Bada, epaileak erabaki bakarra hartu behar du, baina makina bat elementu aztertuta. Ez da lan erraza; konturatu gara.

Epaileak, puntuatzen hasi aurretik hauek izan behar ditu kontuan, besteak beste: bertsolaritza eta protagonistak barrutik ezagutzea, euskalkien berri izatea eta epai-irizpideen jabe izatea. Lanean, bertsoa entzutean, elementu hauek: kontzentrazioa, erabakimena eta azkartasuna. “Albokoak puntua ezarri du eta ez du balio urduri ipintzeak ez dakizulako zelan puntuatu”. Ibaibarriagaren ustez, epaileentzako zailena saioz-saio norbere irizpideak mantentzea da. Giroak, denborak eta lekuak ere eragin ahal duela aitortu du.

Aztertu beharreko faktoreak azalduta, bideoetan bertsoak eskaini eta epailearen azalean ipini gaitu ikusentzuleak. Ibarra eta Silveiraren ofizio batean, partaide bati Ibarra gustatu zaio, eta bere albokoari Silveira. Batek ez du gogoko Silveiraren kantatzeko modua, etenak egiten dituelako; bere atzekoak dio eten horiek testua indartu dezaketela. Faktoreak ugari, eta aurreiritziak eta gustuak ere bai. Epaitu liteke bai, arauak aplikatuz; bakoitzak ikusmen eta entzumen propioa daukala onartuta.

Datorren eguenean, Josu Goikoetxea gonbidatu: Bertso trama prestatzen.

Ikusi eta ospatu Athleticen finalak lagun artean Plateruenean

ANBOTO ASTEKARIA ASTERO ETXEAN DOAN

Anboto astekariak harpidetza kanpaina jarri du martxan Anboto barikuro zure etxean doan jaso dezazun. Gainera, 2012ko harpidedun berrien artean Eroski bidaiakek emanako 6 asteburu-pasa zotz egingo ditu, eta Anbotoko harpidedun guztien artean aste bateko egonaldia Kanariar irletan.

Egin zaitez Anbotoko harpidedun!

 

Harpidedun egiteko bideak:

1. anboto@anboto.org helbidera idatzi

2. 94 6816558 telefonora deitu

Jesus Egigurenen elkarrizketa bertan behera

Berbertan zikloaren baitan Plateruenean gaur Martxelo Otamendi Jesus Egigureni egitekoa zen elkarrizketa bertan behera geratu da, Egiguren gaixotu egin delako. Barkatu eragozpenak.
Datozen hitzorduak:

Otsailaren 22an Bingen Zupiriak Josune Ariztondo

Osailaren 29an Iñaki Sotok Pernando Barrena.

EUSKARAK 365 EGUN

Hemen dago abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko eguna Berbaroko, Anbotoko eta Platerueneko lagunentzat. Bizitzeko egun bat, egunero euskaraz bizi garenontzat. Eta ez abenduaren 3a bakarrik: hurrengo aste osoa ederra izango da euskaldun eta euskaltzaleontzat, Durangoko Azokan batuko gara-eta, euskal kulturaz gozatzeko.

Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean, hile osoan eta hurrengo urte osoan jarraituko dugu guk euskaraz bizitzeko aukerak sortzen eta sustatzen. Euskal Herrian beste hainbeste legez, horrexetan gabiltzalako ibili gu joan deneko 20 urtean, eta, horixe diogu: Euskarak 365 egun.
1989an sortu genuen Berbaro euskara elkartea 400dik gora bazkidek, euskararen aldeko lanari ekinez: sentsibilizazio kanpainak, kultur ekitaldiak, akordioak Durangoko komertzioekin zein kultur eta kirol taldeekin,… Geroago, Eraz astekaria sortu genuen euskarazko tokiko kazetaritza lantzeko, eta 2000. urtean Anboto Komunikabideak-ek hartu zion lekukoa, proiektua berrituz eta indartuz. Bestetik, taberna ere hartu genuen Durangon, euskaldunen topagune eta kultur ekitaldien agerleku izan zedin, eta 2004an Plateruena kafe antzokiko ateak zabaldu genituen, 900 bazkidegaz, anbizio handiagoko baliabide eta helburuekin jarduteko euskarazko herri-kulturgintzan.

Gaur egun durangar asko euskaraz bizitzeko iturria da Berbaro –ludotekako eta udalekuetako haurrak, GugazTeko zein Gurean etorkinen taldeko gazteak–, udaleko Euskara Zerbitzua kudeatzen du eta Durangon euskalgintzaren sarea indartzea du helburu. Anbotok, berriz, 24 orrialdeko berripapera banatzen du astero 10.000 harpidedunen etxeetara eta 1.000tik gora bisita ditu egunero webgunean, Durangaldeko hamabi herrietako berri emanez eta gizarte, kirol zein kultura atalak landuz 30 iritzi-emailegaz. Plateruena, bere aldetik, agertoki garrantzitsua da Euskal Herri osoko artistentzat, urtean 100dik gora ekitaldi antolatuz, eta azken aldian gogo biziz dihardu Durangaldeko zaleen parte-hartzea zein sortzaileen arteko auzolana sustatzeko proposamenak lantzen.

Horixe gara eta horixe dugu eskaintzeko: euskaldun eta euskaltzaleon herri-mugimendua, lan profesionala borondatezko ekarpenagaz uztartzen duena eta norbanako, talde zein instituzioekin elkarlanean diharduena.
20 urteotan kemena, gaitasuna eta eraginkortasuna erakutsi dugu euskaratik eta euskaraz jarduten. Asko da hori. Gehiago da, baina, denon artean egin dezakeguna: euskaraz hazi, hezi, idatzi, kantatu, informatu, gozatu, lan eta festa egin… Durangaldean euskaraz bizi.

Ospatu ditzagun euskararen 365 egunak!

Kanpaina hau aurrera ateratzeko hainbat laguntzaile izan ditugu eta beste hainbatek beraien atxikimendua adierazi dute argazki batean agertuz. Zuk ere bidali dezakezu zure argazkia eta kanpinarekin bat egin. Argazkiak ikusteko klikatu: argazki bilduma.

Eskerrik asko guztioi!

Jatetxean berritasun ugari

Abuztuko oporraldi luzearen ostean jatetxea zabalik daukagu berriro. Berritasun ugari dakargu denboraldi berrirako.


Egunero izango da berezitasunen bat: astelehenetan %10eko deskontua, martitzenetan plater konbinatua eskainiko dugu menuaz gainera eta eguaztenetan beste herrialde batetako jakiren bat. Eguenetako kafea eta barikuetako aperitiboa antzokiaren kontu izango dira. Gainera, orain arte moduan, jateko begetarianoa ematen jarraituko dugu, eta baita umeendako menu erdia ere. Menu bonoa eskuratuta, hamargarren bazkaria doan ematen jarraituko dugu.

Dastatu itzazu gure janari gozoak giro lasai eta euskaldunean.

“DURANGO 80 Herri Kultura”

Durango 80 – Herri kultura – TEASER from BIDEOGRAFIK EKOIZPENAK on Vimeo.

Aurtengo Zilar Asterako beren beregi egin den dokumentalaren aurrerapena da goiko bideoa. Unai Iturriaga eta Bideografik ekoiztetxeak elkarlanean egindako dokumental honek 80ko hamarkadan Durangon izandako zenbait kultur eta herri mugimenduren berri jasotzen du elkarizketa formatuan.

Esne festa!

Bart izan da (abenduaren 3an) Esne Beltzaren kontzertua gurean. Azoka zabaldu bezperan 700 lagun bildu dira energiaz gainezka egiten duen talde hau ikusentzutera. 2010eko biraren azken aurreko kontzertua izan dute Plateruenekoa eta datorren urtera begirako DVD baterako grabaketa egiteko probestuko dute. Horregatik akaso, taldekideak gutxi ez eta hamaika gonbidatu izan ziren atzo gurean. (gehiago…)

« Previous Entries Next Entries »