ZILAR ASTEA 011: Juan Luis Zabala ikastetxeetan izan da “Galdu arte” nobelarekin

EGIZU ZEUK film labur lehiaketa. Zilar Astea 011

RIPeko Txerra eta Juliri elkarrizketa

Egileak: Johana Amas, Leire Martin, Ander Urrutikoetxea, Ane Urigoitia

______________________________________________________________________

Azkena hil arte kolokauta

Egileak: Mikel Ortega, Kerman Ruiz, Imanol Lopez, Jon Zorrilla, Erlantz gonzalez, Jon Ander Garibi

______________________________________________________________________

Kale ilunean

Egileak: Aiert Egiguren, Leire Agirre, Ibai Lenitz, Olaia Sarasua, Irune Aldekoa

______________________________________________________________________

Iñaki eta lagunak

Egileak: Lorea Santos, Nerea Zarate, Ines Lejardi, …

______________________________________________________________________

Nola bizi ginen 80ko hamarkadan

Egileak: Unai Genaga, Ane Kareaga, Irati Ayala, …

______________________________________________________________________

Azken Pausoak

Egileak: Itziar Ereño, Iker Mollinedo, Mikel Garcia, Irati Bejarano

______________________________________________________________________

Enbor bereko lau aulki

Egileak: Miren Castilla, Joanne Garate, Eneko Sagardoy, Amaiur Seijo

______________________________________________________________________

Gauzak ez dira hainbeste aldatu

Egilea: Mariano Estudillo

______________________________________________________________________

Ha bai sasoi ona

Egileak: Alain Urain, Asier Gila

GU ERE LAKUKO!


Joan den Martxoaren 12an, GU ERE LAKUKO! egun osoko jaia antolatu genuen Plateruenean, maiatzaren 8an Senperen egingo den Herri Urratsen parte-hartzeko deia zabaltzeko. Auzolanean antolaturiko eguna izan zen, Berbaro, Anboto, Di-da, Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolak, Pirritx, Porrotx, Pupu, Lore, Igor Elortza, Sustrai Colina, Mikel, Gotzon eta Ander Garaizabal, Peru Magdalena eta lagun gehiagoren artean.

Benetan egun ederra izan zen. Laku bat Durangon.

BERBERTAN Maddalen Iriartek Edurne Brouard


Maddalen Iriartek Edurne Brouardi egindako elkarrizketarekin eman diogu amaiera BERBERTAN zikloari. Maddalenek ohikoa duen trebetasunez eroan zuen Edurne Korrikan hasi eta aitaren erailketaren bide malkartsuetan gora eta behera, “biktimismoaren” barrunbeetatik ihesi, umorez eta, zergatik ez, esperantzaz ere zipriztindutako berbaldi atsegin eta hausnarreragilean.
Eskerrik asko aurtengo honetan gurean izan ditugun gonbidatu guztiei eta bereziki hiru eguenotan Plateruenera hurbildu zaretenoi. Biba zuek guztiok!

BERBERTAN, Pako Aristik Benito Lertxundi

Berbertan bertatik bertara eginiko elkarrizketez osaturiko zikloa da, zuzenean pertsonaien ahotik askotariko gizarte gaiak jendarteratzeko antolatu duguna Durangoko Plateruok. Otsailaren 10ean Benito Lertxundik Pako Aristiren galderei erantzun zien, 17an Amets Arzallusek Jon Sarasua elkarrizketatuko du eta martxoaren 3an Maddalen Iriarte eta Edurne Brouard izango ditugu gurean.

Bideoan Benito Ez Dok Amairuz aritu zen tartea duzue ikusgai.

KANTULAGUN 2011

Kantulagun Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatu gura dugun ekimen berria da, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz. Beste hainbat euskal herritan arrakastaz egiten den legez, lagun arteko giroan kantuaz gozatzeko aukera eman gura diegu Durangaldeko lagunei. Euskal kantutegiko ale ezagunak biziberritzeko eta ez hain ezagunak ezagutu, ikasi eta ahogozatzeko modua eskaini gura dugu; tartean, Bizkaiko kantak. Horretarako, gainera, luxuzko kantuzaleak izango ditugu lagun:  Xabier Amuriza, Mikel Markez, Josu Zabala, Etxe…

Lehenengo saioan ehun lagun inguru batu ginen. Xabier Amurizaren laguntzaz, kantua lagun, arrtsalde ederra pasatu genuen. Datorren hitzorduan Josu Zabala izango dugu gurean.

Agurrik Gabeak (1936 gogoan)

1936 Gogoan Kultur Elkarteak AGURRIK GABEAK Muertos y Olvidados oroimen ekitaldia antolatu zuen hirugarrenez joan den urriaren 29an, Plateruenean. Euren esanetan errepublikaren eta Euskal Herriaren eskubide nazionalen alde borrokatu zutenak oroitzeko ekitaldia izan zen.

Bideoan ekitaldiko pasarte batzuk dituzue ikusgai. Urtero bezala oso ekitaldi hunkigarria izan zen.

Martxelo Otamendi Plateruenean

 

Orain zazpi urte, 2003-ko otsailaren 20an Guardia Zibila, Juan del Olmo epailearen aginduz Martin Ugalde kultur parkean sartu eta Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Hamar lagun atxilotu zituzten, gehienek torturak salatu zituzten, 150 langile kalean geratu ziren eta milaka irakurle egunkaririk gabe. Horrek haserre handia sortu zuen gizartearen sektore zabal batean. (gehiago…)

Ardo dastaketa Launa upategiaren eskutik

Launa upategiko lagunak izan genituen otsailaren 11an Plateruenean, urte osoan zaindu eta landutako mahastietatik sortutako ardoa erakusten. Mikel Garaizabal enologoak gidatu zuen dastaketa, era erraz eta argigarrian.

Hirurogei plateru inguru batu ginen, zein baino zein ardozaleago, parte-hartzeko gogoz. Ostean kopoutxoa prestatu ziguten platerueneko langileek. Asko estimatu genuen dastaketaren ostean ardoa edaten jarraitzeko laguntasun hori ere.

Hortxe bideoa, eguneko irudi eta azalpenekin.

Urteko Azken Bertso Saioa 2009

Bertso saio aparta eskaini ziguten, joan zen 2009ko abenduaren 30ean, Maialen Lujanbio txapeldun berriak, Amets Arzallus txapeldunordeak, Andoni Egaña txapeldun ohiak eta Miren Amuriza etorkizuneko txapeldungaiak. Urtero legez, Berbaro euskara elkarteak antolatu zuen saioa, eta 400 zale batu ginen Plateruenean. Maialenek txapelagatik jasotako zorion mezu eta keinuei bakarka botatako hiru ale ederrak eta laurek passwordera jolasten seguidillan egindako saio dibertigarria dituzue bideoan. Merezi du!

« Previous Entries Next Entries »