Bart izan da (abenduaren 3an) Esne Beltzaren kontzertua gurean. Azoka zabaldu bezperan 700 lagun bildu dira energiaz gainezka egiten duen talde hau ikusentzutera. 2010eko biraren azken aurreko kontzertua izan dute Plateruenekoa eta datorren urtera begirako DVD baterako grabaketa egiteko probestuko dute. Horregatik akaso, taldekideak gutxi ez eta hamaika gonbidatu izan ziren atzo gurean. (gehiago…)
Joan den apirilaren 16an Cartografia imposible disko berriaren aurkezpen birari ekin zion Doctor Deseok Plateruenean, bederatziehun lagunen aurrean. Ikusmin handia sortu zuen kontzertua izan zen, ezbarik gabe. Ohikoa duten moduan, bertaratutako inor ez zuten epel utzi.
Asier Arroita argazkilariaren lanak ondo azaltzen du bi orduz desioak sortutako berotasuna.

.
Anarirekin abiatu genuen, atzo, urriak 29, Kantuaren Kantoia, eta gau ederra eta emankorra izan zen. Kantariaren eta kantazaleen bilgune bihurtu genuen Platerueneko oholtza; bete-bete egin zitzaigun kantoia, 100 lagunetik gora hurreratu baitziren. Mamitsu aritu zitzaigun Anari, sakontasunerako besteko sentiberatasuna erakutsiz kontu serioak umorez ere adierazteko. (gehiago…)

Kantuaren Kantoia euskal kantagileek eta kantazaleek elkar ezagutzeko gunea da. Lau asteko ziklo batean, kazetari batek bideratuta, kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken… berri ezagutuko dugu.
Kantuaren Kantoia berbaldi musikatua izango da: kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko zenbait kanta (berak sortuak nahiz inorenak), eta kanta horiek izango dira elkarrizketarako abiapuntu.
Anariren bisitaz gainera, lau astean zehar eta hurrenez hurren, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren eta Petti izango dira Plateruenean.