DF Bertsozale eskola 012 (amaiera)

Bertso-tramagaz amaitu da aurtengoz DF Bertsozale Eskola. Jon Maia, Igor Elortza eta Oihana Bartrak egin zuten bertsotan, aurreko astean ikasleok Josu Goikoetxeagaz prestatutako traman zehar. Juanito (Maia) ezindua eta erretiroan kalteordaina jaso bakoa zen. Walter (Elortza) kubatarra Juanito zaintzeaz arduratzen zen. Nekane, (Bartra) Juanitoren alaba, langabezian geratutako arkitektua zen.

Goikoetxeak gidari edo narratzaile lana egin zuen. Kimetz Zenitagoiak kitarragaz laguntzen zion, istorioa girotuz. Hasierako tragedia komedia bihurtu zen aurrera egin ahala. Komedia ia surrealista, gainera. Bertso sakonak eta zoroak. Tristura eta algarak.

Amaiera ederra izan zen aurtengo edizioarentzat. Saiatu ginen bertsolarien buruagaz konektatu eta abestu aurreko erabakiak asmatzen. Umorearen espektroa zabala dela ikusi genuen. Epailearen paperean sartzen ere ahalegindu ginen bertsoak amaitzean.

Joan da maiatza eta beragaz eguenetako mintegi edo saioak ere bai. Ikasi dugu eta datorren urtean ere ikasten jarraitzeko gogoz amaitu dugu zikloa. Interesgarria izateaz gainera, aberasgarria izan da. Zorionak antolatzaileei!

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.