Batbihirulau… kantulagun

Ikasturte osoan ibili gara hilero batu eta euskal kantutegiari astindu eder bat ematen Beñat Aiartza gitarjole aparta lagun genuela. Gonbidatuak ere izan ditugu tarteka: Xabier Amuriza, Amaia Zubiria, Ariane Unamuno… Azkenengo saioan Batbihirulau izan genuen bidelagun (Josu Zabala, Rafa Rueda, Alex Ruiz de Azua eta Bingen Mendizabal). Xabier Leteren kantekin egin genuen saioa. Iluntze eder horretako kantu bat duzue bideokoa. Ekerrikasko Batbihirulau-kideei, betiko moduan plazer haundia izan da.

Ikasturteko azken saioa maiatzaren 26an egingo dugu, 13:00etan Santa Ana plazatik abiatuta. Ostean ikasturteari patxadazko amaiera emateko bazkaria egingo dugu Plateruenean. txartelak datorren astetik aurrera jarriko ditugu salgai Plateruenean bertan.

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.