(ZA)PATUEK ikuskaria

Joan den eguenean Plateruenean izan zen (ZA)PATUEK ikuskariaz gozatzeko parada. Goizean Durangoko batxilergoko 400 ikasle pasa ziren guretik eta iluntzean, 300 lagunek gainez egiteraino bete zuten Plateruena. Auzolanean egindako herri antzerkia, pastoral eraldatu durangarra… Definitzeko mila modu xelebre asmatu nahian ibili ginen. Bertaratu zirenek esango dute ordea, ondoen, zer izan zen (ZA)PATUEK. Guretzat ia 50 lagunen ahaleginak eta borondateak ahaztezin bihurtu duten saioa izan zen. Eskerrik asko bertan parte hartu zenuten guztioi!

Bideoan ikuskariaren barnean Kriskitin dantza taldeak egindako saio bat. (Aurrerago ikuskizun osoa sarean jartzen saiatuko gara)

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.