Gaur goizean estreinatu da (Za)patuek ikuskizuna Plateruenean Durangoko Batxilergoko ikasleen aurrean. Txistu y Tamboliñ literatur taldeak sorturiko gidoiaren gainean lan egin dute Felix Arkarazo, Aitor Nika, Maite Perez eta Mariano Estudillo aktoreek, Kriskitin dantza taldeak, Karrika antzerki taldeak eta Ander Erzillaren musika bandak.
Aurtengo Zilar Asterako beren-beregi sortutako iksukizuna ikusteko azken aukera gaur iluntzeko 20:00etan izango da, Plateruenean bertan. Edorta Barruetabeña zuzendariak azaldu digunez “1984ko zapatu arrunt batean, taberna arrunt batean, jende arrunta betiko tragoa edaten ari da. Errutinari eusten ahalegintzen diren arren, euren ingurua, batzuek “el entorno” deitzen dutena, borborka ari da. Eta (za)patuak bultzaka eroango ditu protagonistak, bakoitza bere bidetik”
Bideoan Euskal Telebistak atzo Zilar Asteari buruz eman zuen erreportaia duzue ikusgai.