Joan den abenduaren 6an, Azokako egun bete-beteetan, gurean izan genituen Atom Rhumbakoak Audience gernikarrekin batera. 600dik gora lagun batu ziren bi taldeok ikusteko. Bilbotarrek “Gargantuan melee” diskoa aurkeztu zuten Plateruenean. Zaleen babesa ikusita etxean jokatzen zuen taldea zirudien Atom Rhumbak.