Bart izan da (abenduaren 3an) Esne Beltzaren kontzertua gurean. Azoka zabaldu bezperan 700 lagun bildu dira energiaz gainezka egiten duen talde hau ikusentzutera. 2010eko biraren azken aurreko kontzertua izan dute Plateruenekoa eta datorren urtera begirako DVD baterako grabaketa egiteko probestuko dute. Horregatik akaso, taldekideak gutxi ez eta hamaika gonbidatu izan ziren atzo gurean.
Esne beltza letra larriz idazten den TALDE bat da. Hainbeste lagun hain ondo sinkronizatuta eta hain ondo pasatzen ikustea plazera da. Horrek eragiten du behean daudenak ere sentimendu horretaz kutsatzea.
Bi ordutik gorako kontzertua eskaini ziguten atzo eta hainbat gonbidatu izan ziren gurean. Hona horietako batzuk.