Beste behin ere, pribilegiatuak sentitu ginen joan zen eguenean, azaroaren 11n, Kantuaren Kantoian batu ginen ia 100 kantazaleok. Piti gitarra-joleak lagunduta hurreratu zitzaigun Aiora Renteria, Zea Mays taldeko kantaria. Jonan Hernandez kazetariak bideratutako ordu betetik gorako saioan gertuko eta umoretsu agertu zitzaigun, oraintxe melodiei hitzak jartzeko baliatu ohi dituen eguneroko gertakariei eta inori lapurtutako esanei buruz, oraintxe musika lantzeko garaian abildade guztiak erakutsi beharretik hasita sinpletasunaren bilaketara heltzeko egindako ibilbideaz. Sinpletasun horren aurkikuntza ei da ‘Era’, han eta hemen aurkezten dabiltzan disko berria, eta kanta eder horien lagin bat eskaini ziguten Aiorak eta Pitik, gitarra akustikoagaz. Pribilegio bat, berriz esanda. EITBko albistegietakoak ere etorri ziren Plateruenera; eurek egina da hemen atxikitzen dugun bideoa.