Imanol Ubeda (Bide Ertzean) kantariarekin ekin genion joan den eguenean Kantuaren Kantoia berbaldi musikatuen zikloari. Lagunarte ederrean eta giro goxoan, Jonan Hernandezek luzatutako hariei ederto egin zien tira Imanolek. Gainera, bertaratu ginenok hainbat primiziaren testigu bihurtu gintuen Imanol Ubedaren proposamenak. Izan ere, bazterrean utzitako kantuak, hau da, inongo albumetan argitaratu gabekoak izan ziren tolosarrak eskaini zizkigunak (bideoan “Esan bare” kantua) .
Aspaldiko platerua da Imanol (eta bere toxic twin Joni) eta berak esan zuen etxean legez sentitzen dela gurean. Gu, ordu pare batez bere etxean bageunde legez sentitu ginen. Eskerrik asko!