Abiatu da Zilar Astea

Koblakariak behar ditugu ikuskizunak eman dio hasiera aurtengo Zilar Asteri. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruko aste tematikoak emozioz beterik eman ditu lehen pausuak. Joan den astearte goizean ikastetxeentzat, eta asteazken iluntzean publiko zabalarentzat, idazlearen imajinarioa ondo baino hobeto taularatu zuten Karrika Antzerki Taldeak, Gotzon Barandiaranek, Unai Iturriagak, Miren Amurizak, Rafa Ruedak eta Eñaut Elorrietak.

Ekitaldi bietan seiheun ikusle batu dira Plateruenean, eta haietako bakarren bat etxeratuko zen gorputzaldiari astindurik eman barik. Durangalde osotik ikusminez hurreratutako lagunek gogotik txalotu zuten beren-beregi Zilar Asterako sortu eta landutako ikuskizuna.

Datozen hitzorduak:

San Agustin Kulturgunea: Aulki Hutsa antzezlana

Udal Liburutegia: Literatuta Eskolaren hitzaldia Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik.

Plateruena: Ibilaldi bat memoriaren mapan Iurretan zehar, bidean irakurtaldiekin.

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.