ZIlar Astea 010: Koblakariak behar ditugu.

Hona hemen Anboto Komunikabideetako lagunek Zilar Astearen gainean eginiko bideo dotore askoa. Bertaratu zaretenon gozagarri eta izan ez zinetenon inbidia pizgarri.

Aurrerago egingo ditugu balorazioak baina itzela izan da lehenengo esperientzia hau eta eskerrik beroenak zetan-hatan partu hartu duten plateru guztiei!

Abiatu da Zilar Astea

Koblakariak behar ditugu ikuskizunak eman dio hasiera aurtengo Zilar Asteri. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruko aste tematikoak emozioz beterik eman ditu lehen pausuak. Joan den astearte goizean ikastetxeentzat, eta asteazken iluntzean publiko zabalarentzat, idazlearen imajinarioa ondo baino hobeto taularatu zuten Karrika Antzerki Taldeak, Gotzon Barandiaranek, Unai Iturriagak, Miren Amurizak, Rafa Ruedak eta Eñaut Elorrietak.

Ekitaldi bietan seiheun ikusle batu dira Plateruenean, eta haietako bakarren bat etxeratuko zen gorputzaldiari astindurik eman barik. Durangalde osotik ikusminez hurreratutako lagunek gogotik txalotu zuten beren-beregi Zilar Asterako sortu eta landutako ikuskizuna.

Datozen hitzorduak:

San Agustin Kulturgunea: Aulki Hutsa antzezlana

Udal Liburutegia: Literatuta Eskolaren hitzaldia Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik.

Plateruena: Ibilaldi bat memoriaren mapan Iurretan zehar, bidean irakurtaldiekin.

ZILAR ASTEA martxoak24-28

Zilar Astearen aurkezpen prentsaurrekoa izan dugu gaur Plateruenean. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruko aste tematikoa izango da aurtengoa. Antolatzaileen artean: Plateruena Kafe Antzokia, Berbaro Elkartea, Karrika Anzerki Taldea, Literatura Eskola, San Agustin Kulturgunea, Maristak ikastetxea, Jesuitak ikastetxea, Frai Juan de Zumarraga institutua, Ibaizabal ikastola eta Karrika antzerki taldea.

Zer den Zilar astea? (gehiago…)

Cristina Rosenvinge. Xuxurla baten kronika

Han zen Christina Rosenvinge, zirikatzaile, eszenatokiaren jabe… “Zoragarria da holako mutil ederra zure aurrean belauniko edukitzea”, bota zion bere mikrofonoko konexioa konpontzeko ahaleginetan zebilen teknikari lotsatuari. (gehiago…)