Martxelo Otamendi Plateruenean

 

Orain zazpi urte, 2003-ko otsailaren 20an Guardia Zibila, Juan del Olmo epailearen aginduz Martin Ugalde kultur parkean sartu eta Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Hamar lagun atxilotu zituzten, gehienek torturak salatu zituzten, 150 langile kalean geratu ziren eta milaka irakurle egunkaririk gabe. Horrek haserre handia sortu zuen gizartearen sektore zabal batean. Elkartasun adierazpenak asko izan ziren, bai orduan eta gero ere, auziak iraun duen eta irauten ari den urteetan. Zazpi urte luze  hauetan Egunkaria auzia  bertan behera geldituko zela pentsatu izan da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak deliturik ez zegoela eta auzibidea bertan behera uzteko eskatu zuelako. Baina Azkenik herri akusazioen eskaerak aintzat hartu eta abenduan hasi zen epaiketa. Sententziaren zain gaude orain, une batetik bestera kaleratuko dute.

Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendaria horren guztiaren berri ematera etorri zitzaigun Plateruenera.

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.