Martxelo Otamendi Plateruenean

 

Orain zazpi urte, 2003-ko otsailaren 20an Guardia Zibila, Juan del Olmo epailearen aginduz Martin Ugalde kultur parkean sartu eta Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Hamar lagun atxilotu zituzten, gehienek torturak salatu zituzten, 150 langile kalean geratu ziren eta milaka irakurle egunkaririk gabe. Horrek haserre handia sortu zuen gizartearen sektore zabal batean. (gehiago…)

DF BERTSOZALE ESKOLA 2010

Aurtengo martxoan egingo dugu Durangoko Platerueneko DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozatu gura duen edonori bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak eskaintzea da gure asmoa. (gehiago…)

Ardo dastaketa Launa upategiaren eskutik

Launa upategiko lagunak izan genituen otsailaren 11an Plateruenean, urte osoan zaindu eta landutako mahastietatik sortutako ardoa erakusten. Mikel Garaizabal enologoak gidatu zuen dastaketa, era erraz eta argigarrian.

Hirurogei plateru inguru batu ginen, zein baino zein ardozaleago, parte-hartzeko gogoz. Ostean kopoutxoa prestatu ziguten platerueneko langileek. Asko estimatu genuen dastaketaren ostean ardoa edaten jarraitzeko laguntasun hori ere.

Hortxe bideoa, eguneko irudi eta azalpenekin.

Hogeitaka lore

Ikuskizun sendoa, landua eta hunkigarria eskaini zigun Garik, joan den urtarrilaren 30ean Plateruenean, 16 lore izeneko azken lana aurkezteko prestatu duen ikusentzunezkoarekin. Esker oneko gaituzu Plateruok. (gehiago…)