Haizea Garizumakoa.

Karibean haizea garizumakoa dabilenean itsasoan euren txalupekin badiltzan guztiak lehorrera itzultzen dira. Ez ei dago itsasoan egoterik. Urtarrilak hogeitabi zituen Ruper gurera “Haizea Garizumakoa” aurkeztera etorri zenean eta guk lehorrera beharrean barrura egin genuen, barruak bustiaz, musikari handi honen lanik berrienaz (ere) gozatzera. Ez bat ez bi: Seirehun ginen.

(gehiago…)

Agur EKON. Betirako?

Behin betirako agur esan zigun EKON taldeak joan den urtarrilaren 16an, Plateruenean eskainitako kontzertu gogoangarriarekin (zati bat bideoan ikusgai). (gehiago…)

Urteko Azken Bertso Saioa 2009

Bertso saio aparta eskaini ziguten, joan zen 2009ko abenduaren 30ean, Maialen Lujanbio txapeldun berriak, Amets Arzallus txapeldunordeak, Andoni Egaña txapeldun ohiak eta Miren Amuriza etorkizuneko txapeldungaiak. Urtero legez, Berbaro euskara elkarteak antolatu zuen saioa, eta 400 zale batu ginen Plateruenean. Maialenek txapelagatik jasotako zorion mezu eta keinuei bakarka botatako hiru ale ederrak eta laurek passwordera jolasten seguidillan egindako saio dibertigarria dituzue bideoan. Merezi du!

ZARAMA bizi-bizirik Plateruenean

Joan den abenduaren 26an Zarama rock talde Santurtziarra izan genuen Plateruenean, itzulerako aurkezpen kontzertuan. Etorri ez zinetenontzat, horra bideoa eta Andoni Urzelai adituaren kritika. (gehiago…)