Abenduak 18, elurra eta hotza kalean, baina epela eta musika ona Plateruenean. Kontzertu sendoa eskaini zigun Anarik, eta esker oneko gaude plateruok.
Argitaratu berri duen Irla Izan diskoaren aurkezpen leiala izan zen, aurreko lanetako kantuak tartekatuz. Disko ederra sortu du berriz ere Anarik, baina zuzenekoaren idarrak ere txunditu egin gintuen. Zeinen lagun onak dituen Anarik oholtza gainean! Une batez Crazy Horse-ak ikusi genituen, talde buruari bultzaka. Horra bideotxo bat, plateruon opari.
Javier Del Vallek bere blogean kontzertuaren kronika bat idatzi du. Hemen daukazue gura duzuenontzat.
Eskerrik asko!
http://www.indysilence.com/index.php?option=com_content&view=article&id=636:anari-kafe-antzokia-durango-181220antzokia10-&catid=54:concoctbr&Itemid=73