Anni B Sweet Plateruenean

Kontzertu liluragarria eskaini zigun joan zen azaroaren 28an Anni B Sweet Malagako kantari madrildarduak, Espainiako artista indien artean etorkizunik oparoenetakoa iragartzen dioten kritikariei arrazoi emanez.

Bere abesti eta beira-ahots ederren mailari ezin hobeto erantzun zioten musikariek eta teknikariek lagunduta etorri zitzaigun Anni B Sweet; tartean, Kerobian ibilitako German teklatu-jotzailea eta, besteak beste, Russian Redekin behar egin izanagatik ospea lortu duen Brian Hunt soinu teknikaria. Bob Dylan, Joan Baez, Kate Bush eta Cat Power eta beste hainbeste kantagilerengandik jasotakoa bere senarekin nahasturik sorturiko estilo propioaren lehenengo uzta osatzen duen Start Restar Undo diskoko kantak jo zizkigun, Plateruenean elkartu ginen 100 lagunen arreta osoa erakarriz; 30 bat urteko andrazkoak, gehienak. Neska honek ibilbide aberatsa du aurretik, dudarik barik, eta iritsiko zaio arrakasta ere. “2009ko neguan Durangoko Plateruenean ikusi nuen nik lehenengoz”, esan ahal izango dugu orduan.

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.