Plateruen errezetak

Anariren Isla, Plateruenean

Abenduak 18, elurra eta hotza kalean, baina epela eta musika ona Plateruenean. Kontzertu sendoa eskaini zigun Anarik, eta esker oneko gaude plateruok.

Argitaratu berri duen Irla Izan diskoaren aurkezpen leiala izan zen, aurreko lanetako kantuak tartekatuz. Disko ederra sortu du berriz ere Anarik, baina zuzenekoaren idarrak ere txunditu egin gintuen. Zeinen lagun onak dituen Anarik oholtza gainean! Une batez Crazy Horse-ak ikusi genituen, talde buruari bultzaka. Horra bideotxo bat, plateruon opari.

Depedro Plateruenean

 

Zorionekoak gu! Pasa den ostiralean DEPEDRO taldeaz gozatzeko aukera izan genuen. (gehiago…)

Mikel Urdangarinen Zubia

 

Abenduak 6 , igandea. Euskal Liburu eta Disko Azoka-maratoiko hirugarren kontzertua zen Mikel Urdangarinena. Gaueko hamarrak, kalean hotza  eta giro umela nagusi, Plateruenera hurbildu ginen Mikel eta enparauen musikarekin hezurrak berotu eta entzumena gozatu asmoz.

(gehiago…)

Durang(h)ots

Durang(h)ots, Durangoko Musika Eskolak bultzaturiko egitasmoa da, inguruan dagoen zaletasuna ikusirik, jazz eta musika inprobisatuaren baitan musikari eta zaleak bildu eta une gozo bat konpartitzeko.

Bideoan ikusgai duzuena hirugarren saioa da, egitasmoaren arima den Ander Erzilla saxojolearen azalpen eta guzti. Aurretik egindako beste biak bezalatsu, hirugarren hau ere arrakastatsua izan zen. Eskerroneko partehartzaile eta zaleak ehunetik gora izan ziren oraingoan ere. Dagoeneko bere bete leku egina duen hitzordua da Durang(h)ots.

Des-kontrol Plateruenean

Des-kontrol talde arrasatearra izan genuen 2009ko abenduaren 5ean gurean, Durangoko Euskal Luburu eta Disko Azoka bete-betean. Eta Plateruena bera ere bete-bete egin zuten zaleek.

Azoka sasoian kontuan hartzeko hitzorduetako bat zen Des-kontrolena, zalantzarik barik. Disko berriak izan duen harrera bikainaren erakusgarri, Plateruena beste behin ere leporaino beteta ikusi genuen. Ez da arrasatearrak gurean ditugun lehen aldia, eta azkena ere ez da izango. Zorionak eta zorte on lan berri honekin ere!

Betagarri, bizitzari txistuka

Joan den abenduaren 4an Betagarri izan genuen Plateruenean, Bizitzari Txistuka disko berria zuzenean aurkezten. Betiko moduan soinu indartsua eta bizia ekarri zuten. Dantzarako oihua.  Bertaratu ziren ehunka zaleek ez zuten atsedenik hartu ia ordu biko kontzertu gogoangarrian. Eskerrik asko Betagarri zuen disko berria gurean aurkeztearren.

Anni B Sweet Plateruenean

Kontzertu liluragarria eskaini zigun joan zen azaroaren 28an Anni B Sweet Malagako kantari madrildarduak, Espainiako artista indien artean etorkizunik oparoenetakoa iragartzen dioten kritikariei arrazoi emanez. (gehiago…)