Joan den azaroaren 21ean Sorkun eta Keu Agirretxea izan genituen Plateruenean, Euskera Elkarteen Topaguneak udazkenero antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren barruan. Disko berririk barik, baina kantu eta proposamen berrituarekin etorri zen Sorkun. (Bideoan kantu bat eta agurra ikusgai) (gehiago…)
Petti kantugile beratarrak itxi zuen udagoien honetan abian jarri dugun Kantuaren Kantoia zikloa. Esan beharrik ez dago behin honezkero Petti Plateru bat gehiago dela guretzako. Horregatik eman zion, akaso, baiezkoa atzoko zitari, berak behin eta berriz aipatu zuen moduan panikoa baitio jendaurrean hitz egiteari. Berea kantuak egitea dela zioen, ez hitz egitea. Halaxe egin omen zion lehenengo amodio aitorpena behinola neska bati, kantu batekin, hitzez egiteko gai izan ez eta.
(Bideoan Barrence Whitefieldekin grabatutako diskoari buruzko tarte bat eta “The Lonesome cowboy” kantua Jon Olabarriagak soinu aldetik behar bezala erregistratua). (gehiago…)
Aron Burton Chicagotik eta Los Reyes Del KO Berlinetik etorri zitzaizkigun Plateruenera, bluesik onena eskaintzera. Bideoan kontzertu handi horren hautaketa txiki bat.
Txuma Murugarren izan genuen Kantuaren Kantoiko hirugarren bisitaria. Bide-orria ondo zehaztuta ekarri zuen Txumak: kantu baten sorkuntza prozesuaren nondik norakoak azaltzea zen bere asmoa eta bai lortu ere.
(Bideoan Jonan Hernandezek egindako elkarrizketaren zatitxo bat eta Calamaroren “Los aviones” kantuaren bertsioa)
Kantuaren Kantoiaren bigarren asaltoa izan zen atzokoa. Anarirena ondo joan zen eta atzokoan, eguraldiak etxean geratzeko agintzen zuela zirudien arren Mikel Urdangarinek iluntze ederra eskaini zigun bertaratu ginenoi.
Laurogeitik gora lagun, aulkiak beteta eta jendea zutik, adi. Jonan Hernandezek paisaien haria irun zuen eta Mikel gustora jausi zen haren panoramiketan. Durangaldeko “Haitzetan” hasi eta Gasteizko “Pinto” kaleko kontuetara joan ginen lekutik lekura kantuen bitartez jauzi eginez. Kantuaren Kantoiaren bigarren saioa da eta badirudi jendeak eskertzen duela kantu egileak aurrez aurre (sekula baino gehiago) eurei eta, batez ere euren lanari buruz berbetan, lasai, entzutea.
(bideoan “Negua” kantua. Jon Olabarriagak soinu aldetik behar bezala erregistratua). (gehiago…)
Kantuaren Kantoian izan genuen Anari, joan den urriaren 29an, eta egun berean aurkezturiko Irla izan diskoko kanta eder hau oparitu zigun gitarra soilaren laguntzaz: Zuhaitzena.
Joan den zapatuan izan zen. Ikusmina bazegoela bistakoa zen Pateruenean jarritako aulki guztiak bete egin ziren-eta (berrehun lagun inguru) Egunsentiaren esku izoztuak poema liburuaren errezitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Jose Angel Irigaray lagunak egin zituen atariko aurkezpen lanak eta haren ondotik taularatu zen Xabier Lete bera eta Joxan Goikoetxea musikaria. Horik aurrerakoa bertaratutakoek gogoan gordeko dutela esatea ez da asko esatea.
(Bideoan Neguan izan zen ataleko poema baten irakurtaldia).