Gatibuk musikazaleak berotu egiten ditu, eta Alex Sarduik ere bai. Halaxe amaitu genuen irailaren 26an Plateruenean eskaini zuten kontzertuan izan ginen 900 lagunok, bero-bero eginda. Kontzertuko irudiak eta soinua datorren urtean argitaratuko omen duten zuzenekoan ikusi eta entzun ahal izango ditugu. Dagoeneko zain gaude.
Zale gutxi izango ziren asetuta etxeratu ez zirenak. Zorion mezu ugari jaso genituen biharamunean Plateruenean, tartean batzuk eskerrak emanez ere bai. Zoritxarrez, ez dute berdin pentsatuko txartelik barik sartu ezinean geratu zirenak. Asko da ba, urtean zehar ikuskizunetan izaten dugun leku guztiarekin guztiei egun berean etortzea akordatzea! Lasai, baina. Gatibuk bazter asko ditu nahasteko oraindik, eta gurutzatuko zarete Euskal Herriko beste txokoren batean.
Bestalde, estimatuko genuke kontzertuko soinuaren gaineko zuen iritziak jasotzea. Jendetza izango zela aurreikusirik egokitzapenak egin genizkion instalazioari. Lortu ote genuen emaitza onik! Han izan bazinen, zeu zara horri erantzuteko pertsonarik egokiena.
Plateruena