Berbaro Elkartearen 20. urteurrena

20 urte bete ditu Berbarok, Durangoko euskara elkarteak. 20 urte euskaraz bizitzeko aukerak sortzen, 20 urte euskaraz bizitzeko uneak eta guneak sortzen.

Ospatzeko moduko data… eta leku egokia topatu dugu Plateruenean ospakizun ekitaldiak egiteko. Mota guztietakoak… hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak, bazkaria… Plateruenean elkartu eta ospatu dugu.

Euskarazetamolekoak, botikina beteta hurreratu zitzaizkigun eta ikusleei barre eragiteko errezeta gutxienez bazutela erakutsi zuten. Petti abeslari Beratarrak lasaitasuna eta goxotasuna ekarri zion ostiral gauari, eseri eta tragoa eskuan, asteko tentsioak ahazteko aukera eskaini zigun.

Ta zapatuan… Plateruena bete berbarotar bildu ginen! bazkari txartelak falta!!! 167 lagun, berbaroan, Unaik Berbarori jarritako bertsoak kantatuz, 20 urte hauetako argazkiak ikusiz (aspaldikoak batzuk, oraingoak besteak),  trikitilariek lagundutako kantutrikipoteoan, Juan Junda eta Eusebiorekin barrez…

ESKERRIK ASKO BERBAROTARROI!!!

Utzi zure iruzkina

Blogan erregistratua eta identifikatua egon behar da iruzkin bat bidaltzeko.