Anari, habiak, zebrak eta irlak

ANARIkantuarenkantoian

.

Anarirekin abiatu genuen, atzo, urriak 29, Kantuaren Kantoia, eta gau ederra eta emankorra izan zen. Kantariaren eta kantazaleen bilgune bihurtu genuen Platerueneko oholtza; bete-bete egin zitzaigun kantoia, 100 lagunetik gora hurreratu baitziren. Mamitsu aritu zitzaigun Anari, sakontasunerako besteko sentiberatasuna erakutsiz kontu serioak umorez ere adierazteko. (gehiago…)

Kantuaren Kantoia: berbaldi musikatuak.

anari-ona

Kantuaren Kantoia euskal kantagileek eta kantazaleek elkar ezagutzeko gunea da. Lau asteko ziklo batean, kazetari batek bideratuta, kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken… berri ezagutuko dugu.

Kantuaren Kantoia berbaldi musikatua izango da: kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko zenbait kanta (berak sortuak nahiz inorenak), eta kanta horiek izango dira elkarrizketarako abiapuntu.

Anariren bisitaz gainera, lau astean zehar eta hurrenez hurren, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren eta Petti izango dira Plateruenean.

(gehiago…)

AIKO erromeria Plateruenean

Nork dio Plateruenean ez dela dantzarik egiten? Azken aldian inoiz baino gehiago egiten da. (gehiago…)

Berri Txarrak-en kontzerturako sarrerak salgai.

Abenduaren 7an Berri Txarrak taldeak Plateruenean eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude (gehiago…)

Kantuaren Kantoia: berbaldi musikatuak Pleteruenean

GATIBU zuzenean

Gatibuk musikazaleak berotu egiten ditu, eta Alex Sarduik ere bai (gehiago…)

Petti eta Terry Lee Hale zuzenean

Irailaren 19an izan zen, Plateruenean, Berbaro elkartearen 20. urteurreneko ekitaldien barruan. Ez batarentzat ez bestearentzat ez zen lehenengo aldia gurean. Pettirekin Berbaro Tabernako kontzertuetan sortutako adiskidantzak eta bere lanarekiko plazerak lotzen gaitu aspalditik. Ordutik hona hainbat aldiz bisitatu gaitu gure eta bertaratutakoen gozamenerako. (gehiago…)

Berbaro Elkartearen 20. urteurrena

20 urte bete ditu Berbarok, Durangoko euskara elkarteak. 20 urte euskaraz bizitzeko aukerak sortzen, 20 urte euskaraz bizitzeko uneak eta guneak sortzen. (gehiago…)

DF Bertsozale Eskola 09

DF Bertsozale Eskolan parte hartu zutenek idatzi eta kantaturiko kopla sorta.