Joan den maiatzaren 27an Mikel Andueza saxojolearen laukotea izan genuen Plateruenean, jazz kontzertu bikaina eskaintzen. Durang(h)ots saioek zabaldutako bidetik, oraingoan KMON aldizkariaren laguntasunarekin, inguruko jazzaleek hitzordu berezia izan zuten.
Platerueneko iksukizunak ekainean amaituko dira. Irailera bitartean atsedena hartuko dugu, indarberriturik kultur ikuskizunen antolakuntzari berriz ekiteko. Beste askoren artean, Durang(h)ots saioek jarraipena izango dute, musikari profesionalek beren lana aurkeztu zein zaleak diren musikariek plaza eta bilgune bat izateko helburuarekin.
Horra ANDUEZA QUARTETen kontzertuko ataltxo bat bideoan ikusgai.
Joan den maiatzaren 29an, The riff truckers eta Jon & Sugramas-en kontzertu bikaina izan genuen Plateruenean. Rockzaleentzako aukerako kontzertua.
Talde biak disko berria argitaratu berri etorri ziren, estudioan grabaturiko musika ona zuzenean eskaintzeera. Lehenago ere izanak ziren gurean, The riff truckers beren lehenengo diskoa aurkezten, eta Jon Gurrutxaga beste proiektu batzuekin. Aspaldiko lagunak beraz, Plateruenean, lagunentzako jotzen.
Eskerrik asko hain gau ederra eskaintzeagatik. Horra kontzertuko tartekiak eta musikarien aurkezpenak bideoan.
Apirilaren 30ean Audience talde gernikarra izan genuen Plateruenean beren A shake in calm water disko berria aurkezten, Manett talde bilbotarra oholtza-lagun zutela. Kontzertu ederra eskaini ziguten, atsegina, soila eta konplexua era berean.
Horra bideoa, eguneko tarte batzuen erakusgarri.
Joan den apirilaren 16an Cartografia imposible disko berriaren aurkezpen birari ekin zion Doctor Deseok Plateruenean, bederatziehun lagunen aurrean. Ikusmin handia sortu zuen kontzertua izan zen, ezbarik gabe. Ohikoa duten moduan, bertaratutako inor ez zuten epel utzi.
Asier Arroita argazkilariaren lanak ondo azaltzen du bi orduz desioak sortutako berotasuna.
Joan den martxoaren 12an Bizardunak talde nafarra izan genuen gure artean. Jaialdi ederra eskaini ziguten eta parranda galanta egin genuen. Zirikatzaile hasi eta zirikatzaile amaitu zuten kontzertua. Arima indarberritzeko errezeta aparta daukate nafarrek.
Hala ere, atsekabez ikusi genuen, (gehiago…)
Martxoaren 28an eman genion amaiera Joseba Sarrionandia idazle iurretarrari eskainiriko Zilar Asteari. Udaberri giro zoragarria lagun genuela ibili ginen oinez Sarrioandiaren umezaroko uneguneetan barrena, noiz berak idatziriko pasarteak irakurriz noiz hitz horiekin egindako kantak abestuz.
Besarkada bat Josebari eta eskerrik beroenak Zilar Astearen lehenengo aldi arrakastatsu honetan parte hartu duzuen guztioi!
Hona hemen Anboto Komunikabideetako lagunek Zilar Astearen gainean eginiko bideo dotore askoa. Bertaratu zaretenon gozagarri eta izan ez zinetenon inbidia pizgarri.
Aurrerago egingo ditugu balorazioak baina itzela izan da lehenengo esperientzia hau eta eskerrik beroenak zetan-hatan partu hartu duten plateru guztiei!
Koblakariak behar ditugu ikuskizunak eman dio hasiera aurtengo Zilar Asteri. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruko aste tematikoak emozioz beterik eman ditu lehen pausuak. Joan den astearte goizean ikastetxeentzat, eta asteazken iluntzean publiko zabalarentzat, idazlearen imajinarioa ondo baino hobeto taularatu zuten Karrika Antzerki Taldeak, Gotzon Barandiaranek, Unai Iturriagak, Miren Amurizak, Rafa Ruedak eta Eñaut Elorrietak.
Ekitaldi bietan seiheun ikusle batu dira Plateruenean, eta haietako bakarren bat etxeratuko zen gorputzaldiari astindurik eman barik. Durangalde osotik ikusminez hurreratutako lagunek gogotik txalotu zuten beren-beregi Zilar Asterako sortu eta landutako ikuskizuna.
Datozen hitzorduak:
San Agustin Kulturgunea: Aulki Hutsa antzezlana
Udal Liburutegia: Literatuta Eskolaren hitzaldia Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik.
Plateruena: Ibilaldi bat memoriaren mapan Iurretan zehar, bidean irakurtaldiekin.
Zilar Astearen aurkezpen prentsaurrekoa izan dugu gaur Plateruenean. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruko aste tematikoa izango da aurtengoa. Antolatzaileen artean: Plateruena Kafe Antzokia, Berbaro Elkartea, Karrika Anzerki Taldea, Literatura Eskola, San Agustin Kulturgunea, Maristak ikastetxea, Jesuitak ikastetxea, Frai Juan de Zumarraga institutua, Ibaizabal ikastola eta Karrika antzerki taldea.
Zer den Zilar astea? (gehiago…)
Han zen Christina Rosenvinge, zirikatzaile, eszenatokiaren jabe… “Zoragarria da holako mutil ederra zure aurrean belauniko edukitzea”, bota zion bere mikrofonoko konexioa konpontzeko ahaleginetan zebilen teknikari lotsatuari. (gehiago…)