DF BERTSOZALE ESKOLA

df-2010-logo-web.jpgAurtengo martxoan egingo dugu Durangoko Platerueneko DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa. 2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egingo diogu, berbaldi formatuan. Lau saio egingo ditugu: Andoni Egaña zazpi bider finalista eta lau bider txapeldun izandakoak oholtza gainean bizi izan dituen txapelketetan zeharreko bertsogintzaren bilakaera aztertuko du, 1986tik 2009ra arteko errepasoa eginez; Unai Elizasu eta Maite Berriozabal Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko dituzte, gai-jartzaileen ikuspegitik; Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxeak, Garako eta Berriako kritikariak hurrenez hurren, 2009ko Txapelketak bertsogintzari egindako ekarpenez jardungo dute; amaitzeko, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak ere euren ikuspegia azalduko digute, bertsozaleak diren aldetik, bertsogintzaz eta txapelketaz.
MARTXOAK 4, 20:00: Andoni Egaña
MARTXOAK 11, 20:00: Unai Elizasu eta Maite Berriozabal
MARTXOAK 17, 20:00: Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea
MARTXOAK 24, 20:00: Eider Rodriguez eta Asier Altuna

Izen ematea (15 euro) eta argibideak: kultura@plateruena.net Azken eguna, martxoak 2, asteartea

Autorea

This post was written by who has written 692 posts on Plateruena – Durangoko Kafe Antzokia.

Ez dago iruzkinak

Zure iruzkina utzi nahi duzu?